Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
lo-karrasa
lorádun
lorádun. 1. loradun, loradúna. (c). izena. Lora saltzailea.   Vendedor de flores. Gaur ezta loraduna plazara etorri./ Narbaizako loradunan lengusua da. Sin. lora-saltzáille. 2. loradun, loradúna. (c). adjektiboa. Lorak marraztuak dituen oihala edo arropa. Soiñeko loradun zatar bat zeukan.
lor-afai, lor-afaixe. izena. (Aramaio) "Auzolanean ibiliek baserriren baten egiten zuten afaria." (Orm Aram).
loráldi, loraldíxa. (c). izena. Loratze aldi bakoitza; fruta arbolez batik bat, baina baita pertsonez ere.   Cada florecimiento. Lekiak iru loraldi tta izateittu./ Lenengo loraldixa izotzak bota zotsan eta bigarrena berriz berandutxo aillegau jakon. Irudizkoa: Berrogetamar urtekin ointxe dago bigarren loraldixan.
loran egon. 1. loran egon. (c). esapidea. Estar en flor un frutal. Politta da keixa-arbolia loran dagonian. Ik. alían egon. 2. loran egon. (c). esapidea. Polita egon neska gazte bat. Loran daren neska gaztiak gustatzen jako. Ik. neska-lóra.
lora-saltzáille, lora-saltzaillía. (b). izena. Vendedor, -a de flores. Sin. loradun.
lora-sórta, lora-sortía. (b). izena. LORA TXORTA. Ramillete de flores. San Juanetan neskak lora-sorta dotoria eruaten dabe San Juanera bedeinkatzera.
lorátsu. 1. loratsu, loratsúa. (b). adjektiboa. Lore asko duena; landareez, batik bat.   Florido, -a. Tomatia oso loratsua dago baiña ale gutxi agiri dau. 2. loratsu, loratsúa. (c). adjektiboa. Lora asko duen ohola, marrazki dotoreak dituena. Ori bere sasoian botata, muebletaako be loratsua izaten dok, gaztaiñian makatzan modura eitxeok orrek. Sebas./ Muebliak eta eitteko orixe biozu. Ara! Au erdiko biotza da, ezta, da onek emetikan baztarrera asko be dibujo ero beta loratsuao urtetzen dau. Juantxo. Loratsuak zumarra, haritz amerikanoa eta gaztaina-makatza ei dira.