Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
limóe, -i
liórtu
liórtu. (d). aditza. Lehortu. Don.k dio inoiz esaten dela lurrari buruz, baina bestela ez. Ik. agórtu, sikatu.
liráinddu. (c). da aditza. Lirain bihurtu.   Volverse esbelto. Len potolua zan baiña ziero liraindduta dago.
liráiñ, liráiña. (c). adjektiboa. Esbelto, -a. Iru umen ama izan arren oso liraiña dago.
lirdika, lirdikia. izena. "Euria egiten duenean-eta basobideetan egoten den lokatza. Ardi-ganaua dabillen tokixan lirdika asko itten da./ Gure etxe aurrian ardixak iñ ddabe lirdikia." (Lar Antz)
líso. 1. líso, lísua. (b). adjektiboa. Arropez aritzerakoan, kolore bakarrekoa edo puntu klase bakarrekoa. 2. líso, lísua. (b). adjektiboa. Ileaz eta abar aritzerakoan, kizkurrik gabea. Ille lisua dauka./ Eskabola batzuk kixkurrak die ta beste batzuk lisuak. 3. líso, lísua. (b). adjektiboa. Leuna. Liso-liso laga dau pareta./ Lisogixa dago porlanezko kamiñua.