Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
líor. (Eibar) LIGOR (EIB.). 1. lior, liórra. (c). izena. Lehorra.   Tierra firme (normalmente en oposición a itxaso. También a erreka) Txalupan jarri orduko liorrera bueltau nai giñuan./ Majo egoten dok liorretik begira e; etorri ari ona baiñu bat artzera. Lekuzko kasuetan, batik bat. liórra eiñ. (d). esapidea. Lehorra egin: errekako putzu bat hustu arrantzan egiteko. Boluko presapian liorra eiñ da egundoko anborraiñ mordua arrapau giñuan. Ik. arresi. liorréko, liorrekúa. (c). izenlaguna. De tierra firme. Liorrekuak eztakigu arraiñ kontuan gauza aundirik. 2. lior, liórra. (d). adjektiboa. Lehorra.   Seco. Gaur egun siku besterik ez da entzuten, baina adinekoek erabili izan dute lior. Sin. siku. Ik. lior-lában.
lior-lában, lior-labána. (d). izena. Lehor eta laban dagoen lekua. Aldapan, ia beti.   Se dice de los tramos secos pero muy resbaladizos. Ankak asentatzeko baiño be sikuao eta liorrao dagonian, goittik bera ta ezin geratutako moduan: lior-labana. Baten etorritta garek Jalotza-basotik, katelotuan ipiñi eta burdixak alde batera itte juan. Soltatzen zuan eta burdixak alde batera itte juan. Etorrera bat ein giñuan txarraua Garai baten hitz erabilia; gurdiz ganaduekin garotara edo joaten zenean arriskutsua izaten zen lior-labana eta gurdia katelotuan ipini behar izaten zen. Ik. katanlótu.
líorpe, líorpia. izena. Etxearen teilatu-hegalpea.
liórtu. (d). aditza. Lehortu. Don.k dio inoiz esaten dela lurrari buruz, baina bestela ez. Ik. agórtu, sikatu.
liráinddu. (c). da aditza. Lirain bihurtu.   Volverse esbelto. Len potolua zan baiña ziero liraindduta dago.
liráiñ, liráiña. (c). adjektiboa. Esbelto, -a. Iru umen ama izan arren oso liraiña dago.
lirdika, lirdikia. izena. "Euria egiten duenean-eta basobideetan egoten den lokatza. Ardi-ganaua dabillen tokixan lirdika asko itten da./ Gure etxe aurrian ardixak iñ ddabe lirdikia." (Lar Antz)
líso. 1. líso, lísua. (b). adjektiboa. Arropez aritzerakoan, kolore bakarrekoa edo puntu klase bakarrekoa. 2. líso, lísua. (b). adjektiboa. Ileaz eta abar aritzerakoan, kizkurrik gabea. Ille lisua dauka./ Eskabola batzuk kixkurrak die ta beste batzuk lisuak. 3. líso, lísua. (b). adjektiboa. Leuna. Liso-liso laga dau pareta./ Lisogixa dago porlanezko kamiñua.