Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
krédo
kuartá-ténpora
kuartá-ténpora, kuartá-ténporak. (c). izena. KUARTA-DENPORA. Tenporak. Urtean lau aldiz, urtaro berriaren aurretxoan, izan ohi dira. Asteazken, ostiral eta larunbatean, gaueko hamabietan, haizeak nondik jotzen duen zaindu behar da. Haize horrek ekarri ohi duen eguraldiak agintzen omen du hurrengo hiru hilabetetan, larunbatekoak lehen hilabetean, ostiralekoak bigarrenean eta asteazkenekoak hirugarrenean, ulertu dudanez.   Las témporas. Azkenengo kuarta-tenporetan egoaizia geratu ei da ta aurten be eztou neguik ikusiko./ Batzuk kuarta-tenporei fede aundixa emuten dotse. Tenporak soilik ere bai, baina zaharrei kuarta-tenpora entzun izan diegu.
kuarteróe, -i, kuarteróia. (d). izena. Pakete karratu batzuetan zetorren egiteko tabakoa, oso lakarra eta ez kalitate onekoa. Izatez, libra laurdena. Pisu neurri bezala kafearekin erabili ohi zen, adibidez.   Cuarterón. Se llamaba así al tabaco de liar, de no muy buena calidad, contenido en un paquete cuadrado, muy popular en época de nuestros abuelos. También medida de peso (125 gr) ya en desuso. Markiko Juanek kuarteroia erretze juan gustoren./ Joan Txantxikunera ta ekarri kuarteroi bat kafe.
kuártillo, kuártillua. (c). izena. Azunbre laurdena.   Medio litro. Ze, joko juau kuartillotxo bat ardao Zapatarikuan? kuártillo eta erdíko bótilla, kuártillo t'erdíko bótillia. (c). izena. Botella de tres cuartos de litro. Meriendetan kuartillo t'erdiko botillia jo najuan neuk bakarrik. Sin. iru txikiko botilla. Ik. ázunbre.
kuárto, kuártua. (a). izena. Logela. Dormitorio. Iru kuarto, saloia, sukaldia ta komuna. Sin. abitaziño.
kuartóe, -i, kuartóia. (d). izena. Gainean "suelua" botatzeko (egurrezko zorua josteko) azpian ipintzen diren ohol estu eta sendoak.   Solivo. Kuartoia, eta gero azpixan lurra, da gero gaiñian suelua jositta. Juantxo. Frontalen (kapirixo ere deituak) gainean josten dira kuartoiak goiko pisuetan, eta porlanaren gainean behekoan.
kuartonérixa, kuartonérixia. (c). izena. KUARTONAJE. Zorua josteko lurrean jartzen den kuartoe multzoa. Zuk ipini biar bozu kuartonerixa bat ero, kapirixuak taillatuan eo, hay que dar de zinkuenta a zinkuenta; oixe da neurrixa. Sebas. Au zumarra-ta, aitza-ta, onek, ze esangotzut pa nik, mueblerako-ta erozein gauza ola fuerte bat eitteko egur ederra. Teillatuan be biga bat botatzeko ondo da; kuartonajia, kapirixuak esate jakona euskeraz, aura be bai ondo. Martin. Martin.