Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
konpontzáille
kontraari
kontraari, kontraaríxa. (c). izena. Haria okertzen zaion egurrari "kontraarixa" duela esaten zaio. Orri esaten jako kontraarixa. Zerriak ebaitzen dau zuzen, eta egurra okerra bada, arixak ebai eitte jako ari, an etaatzen dan olai, ta orduan aura berez jausteko moruan jartzen da. Fibrak ebai eitte jako eta. Benito.
kontrabandísta, kontrabandistía. (b). izena. Contrabandista. Ik. estrapelísta.
kontrábando, kontrábandua. (a). izena. Contrabando. Gaztetan kontrabanduan ibilittakua ei da Pedro. Uste juat kontrabandoko nobixan bat daukala Eibar aldian. "Estrapelo" eta "kontrabando" sinonimoak dira askorentzat. KONTRABANDOKUA dela esaten zaio kontrabandoan erositakoari, eta baita ezkutuko, isileko asuntuari: Uste juat kontrabandoko nobixan bat daukala Eibar aldian. Ik. estrápelo.
kontrábentana, kontrábentania. (c). izena. Kanpotik dauden bentana-tapak.   Contraventana. Sin. bentána-tápa.
kontrabeta, kontrábetia. (a). izena. Arapoak (arakaitzak) edo beste zerbaitek eraginda sortzen den hari berria. Kontrabetia da betia kontrara eukitzia; osea, beta frankua baldin baakazu, ari txiribixa eo birutia eo nai dozuna etaako jatzu arira, etaako jatzu arrankatzeke. Kontrabetia baldin baauka kontrabéta ebagi. (c). esapidea. Enborraren edo haragi beten kontrara ebaki. Kontrabeta ebagi ezkero ondatu eitten da motozerria. Sin. kóntrara ebági. Ant. bétara ebági, erara ebagi.
kontrabíde, kontrabidía. (c). izena. Okerreko bidea.   El camino equivocado. Anbototik gentozela kontrabidia artu ta Aramaixon agertu giñuztan./ Gaur etxera orduko kontrabideren bat izangok. (Parranda aurretxoko esana). KONTRABIDIA ARTU, batik bat.
kontrabísta. 1. kontrabista, kontrabistía. (d). izena. Bistako failua begi okerrak izateagatik. Abereengatik esan ohi da, baina pertsonengatik ere entzun daiteke, erdi broman.   Fallo de vista por tener los ojos torcidos. Iri ona zuan baiña kontrabistia jeukan eta kendu ein biar izan giñuan./ Ik zer, kontrabistia daukak ala? Eztok ikusten muturren aurrian daukakena. KONTRABISTIA EUKI. 2. kontrabista, kontrabistia. esapidea. "Locura animal: cruzarse los cables a los animales (ganados), volverse locos." (SB Eibetno)