Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
klausk
kófre
kli-kla. onomatopeia. "Agiña kili-kolo mobitzen danian. Umiak kli-kla darabil hagiña. Laster jausiko jako, kili-kolo dago-ta." (SB Eibetno)
klik-klik. onomatopeia. "Onomatopeya del ruido de la tijera. Ebagixok ulia granujiorri, klik-klik-klik, bildur barik.” (SB Eibetno).
klin-klan. onomatopeia. "Ruido de las ventanas; movimiento y golpe." (SB Eibetno)
klin-klon. onomatopeia. (Eibar) "Croar de sapos." (SB Eibetno).
klokada, klokadia. (d). izena. Oilolokaren hotsa. Baita, isurkin batek botilatik irteterakoan ateratzen duena. Plaentziar batek eitxe etsan botilliari: klok!, klok! eitten dok? Neuk kendukostat iri klokadok. (SM Ezten). komentario 1
koba. Ik. kuéba.
kóbarde. 1. kóbarde, kóbardia. (a). adjektiboa. Koldarra, lotsatia.   Cobarde. 2. kóbarde, kóbardia. (c). adjektiboa. Lotsatia. Txikittan kobardia itzan demasa. Adinekoek erabiltzen dute zentzu honetan.
kobardétu. (b). da-du aditza. Kobarde bihurtu. Volver(se) cobarde. Len balientia nitzan mendixan ibiltzen baiña akzidentia ezkero ziero kobardetuta nago. Kontu egin kobardiau eta kobardetu zentzu ezberdina dutela: kobardiau momentu jakin batean egiten da eta kobardetu, berriz, luzarokoa da. Ik. kobardíau.
kobardíau. (c). da aditza. Acobardarse. Aura, daukan narruakin, puxka bateaittik ezta kobardiauko./ Beti esatekotan neuan baiña azkenengo momentuan kobardiau eitte nitzan. Ik. kobardétu.
kobráketa, kobráketia. (b). izena. Cobro. Ik. kobrámentu.
kobrámentu, kobrámentua. (c). izena. Cobro. Noiz die einddako lanen kobramentuak? Sin. kóbrantza. Ik. pagámentu.
kóbrantza, kóbrantzia. (c). Cobro. Ik. kobrámentu.
kobráu. (a). du aditza. Cobrar.
kóbre, kóbria. (a). izena. Cobre. Sin. burdingorri, urraida. (Eib.) Sin. burdingorri.
kobréarri, kobréarrixa. (d). izena. Kobre-sulfatoa; harri koxkor urdinetan etorri ohi zen; gorrinik harrapa ez dezan, hauts bihurtuta eta urarekin nahastuta botatzen zaio tomateari edo patatari, adibidez; galaziarekin ere erabiltzen da.   Sulfato de cobre. Kobrearrixa sindikatuan erosi tta mailluakin lurran kontra xe-xe eitte zan./ Kobrearrixa ero Antzina kobrearri deitzen bazioten ere gure mutikotan sufato zen arrunta. Aspaldiko urte hauetan hautsean etortzen da, eta horrek ere lagundu du, agian, izena galtzen. Sin. arri-berde (Eib.). Ik. garí-éreitte, górriñ, súfato.
kóbrezko gáldara, kóbrezko gáldaria. (c). Caldero de cobre. Azen.: kobrézko ere bai. Ik. burdíngáldara.
kodáiñ, kodáiña. (c). izena. KORÁIÑ, PORAIÑ. Garotarako edo sasiak ebakitzeko erabiltzen den sega motza.   Guadaña corta para cortar helecho o maleza. Kodaiña apurtu jakon arrixa jota./ Aria, goldia, atxurra, eskubaria, segia, poraiña, iteixa, segaiteixa
kofradíxa. 1. kofradixa, kofradixía. (d). izena. Cofradía. Hijas de María ta Luistarrak, gure mutikotako kofradixak./ San Sebastianen kofradixia dago Elgetan. 2. Kofradixak. (a). izen propioa. (Osintxu) KOFRADÍXA EGUN, KOFRAIXAK. Osintxuko jaiak, San Emeterio eta San Zeledonio eguna, martxoak 3. Abuztuaren 31n ere ospatzen dira. Kofraixak e, beixa iltzen zan len. Oin beixa baiña len txala. Beixa iltzen zan, eta, puestia esaten jakon, egosteko iztarra ero kentze otxen; beste geinddikua, sobratzen zana, etxe bakoitzak rekojitzen eban. Abadiai emoten jakon onen danak: solomillua, mingaiña. Mertz. Esan KOFRÁIXAK. Ik. Karidáde, Santó-mártiri.
kofradixa-okan, kofradixa-okana. (d). izena. KOFRÁIXA ÓKAN. Okan klasea. Osintxuko Kofradixetarako (abuztuak 31) heltzen dena. Esan KOFRÁIXA