Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kéixa
kézka
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
kéixa, keixía. (a). izena. . KEISA. Prunus avium. Gerezia, geriza arbola. Cereza, cerezo. Keixia be artikulu zera da, ona, muebletarako ta daneako balio dau keixiak. Sebas. Zuhaitzari keixa-arbola ere bai. Adibidean ikusten denez, materialetarako ere ona da bere egurra. Zenbait gerezi klase: abade keixia, Amerika keixia, anpolai gorrixa, anpolai beltza, dultzakeixia, garagar keixia, goizkeixia, goizkeixa gorrixa, goizkeixa zurixa, keixa zurixa, keizberia, kinddia, kindda garratza, txori keixia. komentario 1 Ik. Gábonetan kéixak. keixak sasoian. (c). esapidea. Gauzak bere sasoian (egin behar direla). Nobixiakin joan da oporretara. Badakizu, keixak sasoian. keixapian egin. esapidea. "Modalidad de caza.   Egunargittu aurretik keixa baten albuan ipini eta keixak jatera datozen txorixak harrapatzia." (SB Eibetno)
keixá árbola, keixá árbolia. (a). izena. Cerezo. Ik. kéixa.
keixa makatz, keixa-makatza. izena. (Eibar) Cerezo silvestre, sin injertar. (SB Eibetno). Sin. txori-kéixa.
keizbéra, keizbería. (d). izena. Gerezi mota bat.
© Aitor Usobiaga
kéizpe, kéizpia. (a). izena. Gerizpea, itzala.   Sombra. Euzkixak daukanik onena: keizpia. kéizpetan. (a). adberbioa. Itzalean.   A la sombra. Ederki egoten da keizpetan./ Negu guztia keizpetan dago zuen etxia.
kéja, kejía. (a). izena. Queja. kejía sártu. (c). aditza. Quejarse ante la autoridad. Auzokuak kejia sartu dabe aiuntamentuan, tabernako zaratekin ezin dabe burutu ta.
kéjante, kejántia. (d). adjektiboa. Erraz kexatzen dena. Zuen aittajauna be kejantia zan, ardixak piñua jaten bai; neri bronkia jaurti ostan baten. Luis
kejáu. (a). da aditza. Quejarse.
kejóso, -a. 1. kejoso, -a. (c). adberbioa. Kexati.   Quejoso. Ospittaletik nator. Amak oso kejosa pasau dau gaba./ Eztakitt ze daukan, baiña oso kejoso dabill aspaldian. 2. kejoso, -a, kejosúa, -ía. (c). adjektiboa. Kexatia.   Quejoso, quejica. Sekula etxuat ain persona kejosoik ezautu.
© Josu Okina
kemóltzo, kemoltzúa. (c). izena. Columna de humo, humareda. Etxen bat erretzen egon bia dau, kemoltzo galantak ikusten die ta.
kéndu. 1. kendu. (a). du aditza. Quitar. Esaldi arkaiko samar hau entzun izan diegu gure gurasoei: Ken akitt begixen bistatik. 2. kendu. (c). dio aditza. Itzali, itxi. Argixai kenduiozu./ Motorrai kendu./ Urai kendu. Ant. emon.
1. kera, keria. izena. (Antzuola) KEDA. "Aramaittakoari hala deitzen zioten. Eguneko azken kanpaiak ziren." Goizian Etim.: gaztelaniazko "queda". Ik. aremaittáko.
2. kéra, kéria. Egurraren eritasun bat. Juan. komentario 1
keríza. 1. keriza, kerizía. (b). izena. Itzala.   Sombra. Keriza edarreko arbolia dauke etxeaurrian./ Bere kerizia arrapau ezindda diardu txakurrak. 2. keriza, kerizía. (c). izena. Errainua.   Silueta oscura en fondo más claro. Egun sentixan gizon baten kerizia pentsau jatan. Ik. isladara.
kerráts, kerrátsa. (d). izena. Trangatu edo txarrantxatzerakoan kerruak botatzen duen azala eta zarramarra.   Polvo y paja que suelta el lino al cardarlo o agramarlo.
kérru.
© Jaione Isazelaia
1. kerru, kerrúa. (c). izena. Kirrua.   Estopa. Ari soltatze jakona izaten zan kerrua. Juana./ Tubuak alkarri roskatzeko kerrua erabiltzen dabe ojalateruak.
2. kerru, kerrúa. (d). izena. Linu-hari fina.   Hilo fino de lino. Kerrua irun esate jakon; goruan ipiñi, sartu gerrixan da ardatzakin arixa eiñ. Hil.
kérten. 1. kerten, kerténa. (a). izena. Mango, asa. Aixkora kertena apurtu jako. Ik. ásta, eldúleku, úztau. 2. kerten, kerténa. (c). izena. Tallo de planta. Artakertenak errekara botatzen jardun dou./ Azakertenak bakarrik agiri die ortuan. Fruitua kendu ondoren, batik bat. Konposizioan, gehienetan. 3. kerten, kerténa. (b). adjektiboa. Bruto, -a, gamberro, -a. Kerten kuadrilla batek arbolia apurtu zeban. 4. kerten, kerténa. (c). adjektiboa. "Neska", "mutil", eta abarren atzetik jarria, handia, indartsua. Egundoko mutill kertena etorri da soldauxkatik. 5. kerten, kerténa. (c). izena. (adierazkorra.) Zakila, handia batik bat. Atzo pornua ikusten egon giñuazen eta arek jaukan kertena.
© Gorka Ortega
kertenkeríxa, kertenkerixía. (b). izena. Kirtenaren ekintza.   Gamberrada. Kuadrilla orrek eztauka kertenkerixia ta jaleua besteik./ Euskeraz, guk gere kertenkerixa batzuk esaten. Don.
kesokemau, kesokemaua. izena. (Eibar) "Flana. Gaur domekia danetik, kesokemaua jango dogu postrian. (AAG Eibes). Batzuek gaztai erria ere esaten dute."(AAG Eibes)
-keta, -ketia. atzizkia. Atzizki ezaguna; ondorengo esanahian da bitxi samarra:. An etzan zelaiketaik: beeko zelaixa; zelairik Idetondokua bakarrik. Mertz./ Emengo moduko jaiketaik ez pentsau topauko dozunik ortik ziar. Izenaren atzetik jarririk, abstrazio ikutu bat eransten dio goikoak bezalakoetan. Adinekoek bakarrik erabilia. Ik. lánketa.