Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kalba eiñ
káletar
káletar, káletarra. (a). izena. Kalekoa, kalean bizi dena.   Vecino de la villa. Kaletarrak basarrittarrak ondo bizi dielakuan dare. Ant. basárrittar.
kaletarkeríxa, kaletarkerixía. (c). izena. Kaletar batek egingo lukeen ekintza; aldrebesa edo zelebrea edo ganora gutxikoa, edo...; baserritarren ahotan, jakina.   Acción propia de un kaletarra. Tiene sentido despectivo; en boca de los baserritarras, naturalmente. Oilluei bedarra emon eta olako kaletarkerixak eitte jittuek zuen umiak./ Kortazespesa erosi biok? I be kaletarkerixekin asi aiz? Segia mutill, segia!
káletartu. (b). da-du aditza. Kaletar bihurtu.
kale-txákur. 1. kale-txakur, kale-txakúrra. (c). izena. Kalean ibili ohi den txakurra.   Perro callejero. Aguazillak batzeittue kale-txakurrak. 2. kale-txakur, kale-txakúrra. (d). izena. Beti kalean dabilen pertsona.   Persona que hace mucha vida de calle. Atzo ez bazkaltzera..., ez afaltzera..., kale-txakur majua eindda ago./ Aspaldixan ezta ikusi be itten, kale-txakurra izen da aura beti baiña. Ik. jan-txákur.
kaleume, kaleumia. (b). KALEKUMA (EIB.). "Urbanita.   Basarritarrak ez diranak, kaletarrak, askotan zentzu txarrakin esanda." (SB Eibetno).
kalezátar, kalezatárra. (c). izena. Kaleko zarama. Gure gurasoek hala deitzen zioten kaleko zaborrei. Kalezatarra, pilan denboraldi bat euki ondoren, soroetan zabaltzen zen abonu gisa.   Basura. Sasoi baten kalezatarra karriatzen zeben basarrittarrak souan botatzeko. Oraingoa baino garbiagoa eta organikoagoa zen garai hartan kaleko zarama.