Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
jo-ta-pasa
júrgu
júrgu, jurgúa. (d). izena. Bi lursailen artean uzten den zirrindara.   Franja estrecha que se deja entre dos campos (de labradío, generalmente). Baiña ze goldaketa ein ddok? Jurgua ta dana labrau dok eta! (behin aita-zanak neuri esana)./ Eskeria ba, sasi-zierria, bi saillen jurguan sasixakin eindda, luaixa eiñ da gero an eskeria sortzen da, zikiña. Don. komentario 1
jústu. 1. justu. (a). adberbioa. Ozta.   Justamente, por poco. Justu aprobau dot. jústu-jústu. 1. justu-justu. (a). adberbioa. Oso gutxigatik. Justu-justu aillegau jat dirua. justúan. (a). adberbioa. JÚSTU-JUSTUAN. Gutxigatik. Justuan arrapau neban trena. 2. justu-justu. (a). adberbioa. Zehatz-mehatz. Gauza guztiak justu-justu ein biar izeten die aren etxian. Ik. ózta-ózta. jústu-justúko bérbak. (c). esapidea. Ezinbesteko hitzak bakarrik. Bi pertsonak haserre daudenean edo konfiantzarik ez dutenean egiten dutena.   El mínimo de palabras. Alkarrekin gabizek lanian baiña justu-justuko berbak eitte jostak bakarrik./ Anai-arrebak izan arren justu-justuko berbak eingo jotsek alkarri. 2. justu, justúa. (d). adjektiboa. Justo, -a, recto, -a. Gure aitta justua zan, da geuk pe al zan onduen eitten gontsan, baiña periodikua aaztu Osintxun-da juten bagiñan... Hil.