Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
játor
jazman
jaztétxe, jaztetxía. (c). izena. "Baserritarrek kalean arropak aldatzeko izaten zuten etxea. Bazterretxe jaztetxia zan." (Lar Antz)
jel, jela. (d). izena. Hala deitzen omen zitzaion gerra aurretik lauburuari. Idurixoko eskillaran jeuan pintauta jela. Klem. Etim.: JEL sigla(Jaungoikoa eta legezarrak), EAJren lema.
© BUAko guztiak
jémeze, jémezia. (d). izena. GMC kamioi famatua, oso ugaria gure bideetan 1945-70 bitarte horretan. Jemeziak piñutarako erabiltze zien geixenbat./ Kamioi gogorra zan Jemezia. Munduko II. Gerratean ibilitakoak omen gehienak.
jenerála. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Gehientsua, normalena.   La mayoría, lo general. Kataluñan ardao klase asko dago baiña jenerala gorrixa./ Balnearixuan daneko jentia zeuan baiña jenerala Madrill aldekua.
jeneralían. (b). adberbioa. ENJENÉRAL, ENJENERALMENTE . Gehienetan. Generalmente, las más de las veces. Gu domeketan jeneralian Durangora joaten ga./ Nik jeneralian eztot armozatzen./ Santa Lutzia egunian enjeneral eurixa eitte jok/ Aitta neria enjeneralmente goizeko mezetara. Hil. Sin. géixenetan, normalían.
jénero. komentario 1 1. jénero, jénerua. (b). izena. Kontsumitu eta saldu daitekeen edozer gauza.   Artículo, mercancía. Bazan gaur makiña bat jenero plazan./ Gerraostian etzeuan jeneroik diruakin be./ Bodarako erregalua. Oiñ beste gauza batzuk erregalau, baiña orduan jenerua erregalo. Gero urrengo egunian bodia ta. Ben. 2. jénero, jénerua. (c). izena. Mota, suerte.   Clase. Iru soiñu jenero be egoten zien. Dultziñia be bai. Sot. Orain klase gehiago.