Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ínsini, ínsinixa. (c). izena. . Pino insignis. Ik. piñú beltz.
intenzíño, intenziñúa. (a). izena. Intención. Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua. (c). esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion:
intéres, interésa. (a). izena. Interés.
interíor, interiórra. (c). izena. Tiradun barruko kamiseta.   Camiseta interior de tiras, sin mangas. Nik uda ta negu, beti interiorra. interiór utsían. (c). adberbioa. Interiorra jantzita bakarrik. Izotz galantakin be interior utsian ibiltzen dok. Ik. barrúko elástiko, elástiko.
intiarru. INTIERRU. Ik. entierru. Ik. entiérru -o.
intxa, intxia. (d). "Eztabaida, demanda, bakerik eza. Auzuan intxia dago zar eta gaztien artian/ Orduen be intxie eukienak eta inbirixie eta gauza danak urten eitten auien." (Orm Aram).
© Jaione Isazelaia
íntxarri, íntxarrixa. (b). izena. TXÍNTXARRI. Cencerro. Txakurrai intxarrixa ipiñi dotsa. Ik. árran, dúnba.
íntxaur. INTXOR.
© Asier Sarasua
© Asier Sarasua
1. íntxaur, íntxaurra. (a). izena. . Juglans regia. Nogal, nuez. Zuhaitzari berari Intxaur-arbola ere bai. Zenbait intxaur klase: Mari intxaurra, amerika intxaurra (materialetarako), intxaur beltza (oso estimatua eskupeta kajatarako), intxaur korrientia. Urriñeko intxaurrak amalau, bertara joan eta lau. (c). esaera. URRIÑEKO INTXAURRAK BETIAK, JOANDAKUAN UTSAK. (LAR ANTZ). Esaera da urrineko intxaurrak beti etxekoak baino gehiago ematen duela. Aldaera asko ditu esaera honek.
2. íntxaur, íntxaurra. (b). izena. OKOZPEKO INTXAUR. Gizonezkoek lepa zintzurrean duten koxkorra.   Nuez de la garganta. Zuen mutikuai intxaurra azi jako. Don.k gangarda edo zintzur deitzen dio eta ezezaguna zaio intxaur zentzu honetan.
intxáur-árbola, intxáur-árbolia. (a). izena. Nogal.
intxaurdoi, intxaurdoixe. izena. (Aramaio) Intxaurdia.   Nocedal.
intxaur-káskal, intxaur-kaskála. (c). izena. Cáscara de nuez. Ik. kaskal.
intxaur-sáltsa, intxaur-saltsía. (c). izena. Postre consistente en una papilla hecha de nueces mazadas, leche, etc. Intxaur-saltsia, gozua baiña astuna./ Gabonetako postria izate zuan intxaur-saltsia.
intxúsa.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. intxusa, intxusía. (c). izena. . Sambucus nigra. Sauco. Sastraka, inoiz zuhaitz txiki izatera heltzen dena. Arrama puntetan lora sorta zuri eder batzuk egiten zaizkio. Mahatsaren tankerako fruitu beltzak ematen ditu korda handietan. Honen lora, sikatuta gero, haundituak jaisteko, izerdia biguntzeko, errearendako, haurdun daudenek izan ohi dituzten aurpegiko mantxak kentzeko, etab. erabiltzen da. Sastraka honen adarrek bi azal izaten ditu. Lehenengoa kendutakoan, bigarrenak, tiretan zatituta, erretrapuak egiteko balio du. Mausa oso antzekoa da, baina satraka-arbola izan beharrean belar-landarea da. Sin. sakúta, salúparda, flot. Ik. máusa.
2. intxusa, intxusía. (c). izena. . smilax aspera?. Don.k dio untz eztakadun bati ere esaten zaiola. Untzan moduan arboletan katiatzen dana, baiña eztakaduna dana. Intxusia aretxi esateotsau. Irustarbixa (smilax aspera) ote?
© Jaione Isazelaia
intz, íntza. (a). izena. Ihintza.   Rocío. Anka guztiak busti jat intzetan. Sin. iruntz (b, Ub.), iñuntz (Lein.), iñontz (Oñ.).
intzírixa, intzírixak. (d). Intziriak, min edo pena oihuak. Txakurrarenak, gehienbat. Txakurren intzirixak entzuten zittuan./ "Intzírixa batzuk: unos gritos de dolor. Intzírixaka: dando gritos de dolor." (Izag Oñ).
inutílddu. (c). da aditza. Inutil bihurtu. Inutildduta geratu zan gerratian.
inútill, inutílla. (c). adjektiboa. Inútil (pertsonez). Zela izan leike personia ain inutilla./ Inutill utsa da.
inúzente. IÑUZENTE. 1. inúzente, inúzentia. (b). adjektiboa. IÑUZENTE. Bobo, -a, idiota. Tontoarro inuzente bat da, besteik ez./ Auraxe dok personia iñuzentia. 2. inúzente, inúzentia. (d). izena. Atzeratua. (ez du zentzu iraingarririk).   Retrasado mental; también, subnormal, mongólico. Alabaik gaztena inuzentia dauka./ Leno mongolikuai tta inuzentiak esate jakuen./ Gure inguruko baserri-etxe baten seme inuzentetxo bat euken. Nausituaz bere senera etorriko zalakotzat euazen bere gurasuak. (SM Ezten). Gaur mokolo-k ez du zentzu hau, baina baliteke noizbait izana izatea. Ik. mokólo, -a.
Inúzente égun, Inúzente egúna. (b). izen propioa. Abenduak 28. El día de los Santos Inocentes. Umetan, Inuzente eguna egun aundixa. Zera errezitatu ohi zaio inuzente eragindako bati: Inuzenté! potenté! txakurran buztana tenté!. inúzente eiñ. esapidea. Zerbaiten bila zoratu. Inuzente ein ddot jersian billa. inúzente eráiñ. 1. inuzente eraiñ. (c). esapidea. Inuzente eragin.   Hacer una inocentada a alguien. Antoniri inuzente erain dotsat auntzak umiak ein dittuala esanda. 2. inuzente eraiñ. (c). esapidea. Engainatu. Lenguak pe naikua dittuk. Berriz etxostak inuzente eraingo.