Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
illunábar
imintzik
imintzíño, imintziñúa. (d). izena. IMINZIÑO. Aurpegiz, nahiz eskuz, nahiz bestela egindako keinua.   Gesto. Aitta-zanak bajaukan esaera ori: imintziñua besteik eztauke ume onek. Klem./ Orrek aren zera oso edarki eitten dau aren jestua, aren kiñua ero, aren iminziñua ero, aren plantia ero. Don. Ia galdua. Ik. kíñu, síñuka. imintzíñoka. (d). adberbioa. Imintzinoak egiten. Ik. kíñuka, síñuka.
© Asier Sarasua
ímiña, ímiñia. (d). izena. Anega laurdena. Aleak neurtzeko edukiera neurria eta hartarako zurezko ontzia. 13,9 litro eta 12 kg inguru (gari) hartzen duena.   Medida de capacidad para granos, y recipiente, equivalente a un cuarto de fanega. Imiñakara babia eruan biar izate jakon abadiai./ Aurten eztou imiña bat arto artuko./ Artua, babia ta garixa raseauta, ta gaztaiñia torretuta. Gaztaiñiak eukitzen zittuan imiñiak amaika kilo. Don. Sin. kuárta. Ik. ánega.
imíñerdi, imíñerdixa. (c). izena. Iminaren erdia. 7 litro eskas eta 6 kilo inguru hartzen zituen edukiera neurria eta ontzia.   Medida de capacidad para granos equivalente a un octavo de fanega. Neurri honetako ontziari imíñerdiko. Ik. ánega.
© Jaione Isazelaia
imútu, imutúa. (b). izena. INBÚTU. Embudo. Imutu barik ezin ddot ardao-botillia bete.
in. Ik. égin.
inbálido, inbálidua. (b). izena. Inválido. Inbalido geratu zan gerratian. Ik. elbarrittu.
inbirióso, -a, inbiriosúa, -ía. (b). adjektiboa. INBIDIOSO, ENBIDIOSO. Envidioso, -a. Ezixozu erakutsi be eiñ, inbirioso utsa da ta.
inbiríxa, inbirixía. (b). izena. INBIDÍXA, ENBIDIXA. Envidia. Pielezko abrigu baten inbirixia eindda nago./ Anaian etxian inbirixatan pasau dau bizimodu guztia. Gaur ENBIDÍXA gehiago. ZEREN inbirixia, gehienetan. Gauza batek beste bati ez diola zorrik, bestea bezain ona dela esateko: Txakoliñak etxaukak ardau onenan inbirixaik./ Degurixak eztauka Urbixan inbirixaik. ZEREN inbirixaik ez euki. zu be inbidixia partidu zan egunian lenengo illadan eongo ziñan. esapidea. "Pertsona inbidiosoari esaten zaio." (Lar Antz) Sin. Zu be inbidixia partidu zan maixan izengo ziñan.
indarrétxe, indarretxía. (c). izena. Zentral hidroelektriko txikia. Asko ziren Iberduero nagusitu arte.   Pequeña central hidroeléctrica. Aranen, Aranguntxon..., batian bestian mordua zittuan indarretxiak. Sin. makinetxe, túrbiña.