Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
1. ill. IL. 1. il. (a). da-du aditza. Morirse, matar. Ik. ertzak il, karia ill. 2. ill. (c). aditza. Boleta jokuan, marka hobetu. Bost jo jittuk bi bolatan. Eztok txarra. Ezetz iñok il, bost euro! Sin. ondu. 2. ílla. (c). izena. Muerto. Atzo Plazentzian zazpi illak. Txiste gisa entzuna, ill hitzaren zentzu bikoitzagatik. Osterantzean oso gutxi, ildako erabiltzen da eta ia beti. 3. ílla. (c). adjektiboa. Apagado, de poca vida, muerto. Erri illa da Eskoriatza./ Ain persona illa zela izan leikien.
2. ill, illa. (c). izena. Mes. Joan dan illian izan zien San Fermiñak. Ik. illabéte.
illabéte, illabetía. (a). izena. ILLEBETE. Mes (uno, si no se especifica más). Iru illabete pasaittu gaixoik./ Etzan etorri eztakitt zenbat illabetian. Illabete zenbatzaileekin; ill, bestela. Dena dela, sarri hausten da arau-usteko hau.
illára, illaría. (a). izena. Fila, hilera, renglón. Perretxiko illaría zeuan pagopian./ Ezkerreko illaran amar lagun dare. illarán. (a). adberbioa. En fila. Ala, jarri danok illaran. Ik. errengillára.