Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
iéska
ígez
ígez. (b). adberbioa. ÍEZ. Iaz, joan den urtean.   El año pasado. Igez ondo, aurten gaizki. Sin. joan dan urtian. Ant. aurten.
igítta, igittía. (d). izena. IÍTTA, IDITTA. Gari-ebakitze sasoia eta lana. Igitaiaz ebakitzen zen orduan, eta hortik datorke izena. Iittia esate jakon, gari ebaitzeko sasoiai; iittia. Aniz./ Artzalekuak iittara etorteko gurera, Eizalera. JJp. Etim.: igitai (igitai lana). (?). Sin. garí-ébaitze.
igo. (a). da-du aditza. IXO. Subir. Aixkorriko puntaraiño igo naiz./ Seigarren pisuraiño igo giñuan./ Gaizki ixo dot aldapia. Ik. urten.
igoera, igóeria. (c). izena. Subida, ascensión. Gasoliniak berriz be igoeria ei dauka./ Arantzazutik Durura igoera gogorra dago. Sin. jatxíera.