Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gorrótau
gozámen
gozámen, gozaména. (d). izena. Dicha, gozo, placer. Astotxua Santa Luziako ferixatik ekarri zebenian, aura zan umien gozamena./ Arendako eztago gozamen aundixaorik atsaldeko musaldixa baiño.
gozátsu, gozatsúa. (d). adjektiboa. Gozotasunez betea, biguna, leuna; zapatak, arropak, euria, lurra, etab.   Suave, blando, -a. Zaparrada gozatsua ein ddau./ Narru biguna daukenian zapata gozatsuak diela esan leikek. Klem. Pertsonez ere esan omen daiteke. Euriari dagokionean adb. gisa ere bai: Gozatsu diardu eurixa. Ant. gozákaitz.
gozátu. komentario 1 1. gozátu. (c). du aditza. Gozotu, eztitu.   Dulcificar. Esnia sakariniakin gozatu biar izate zan, etzeuan azukarrik eta./ Beti gogorrian be ezta ona, umiak gozatzen be jakin ein bia da. 2. gozátu. (c). Tresnak bere puntuan jartzeaz ere entzun daiteke. Bestela, berriz, amostu eitten dok (sega); pikaduria ondo, baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don. 3. gozátu. (d). du aditza. Lurra ongarritu.   Abonar la tierra Karia onduen aprobetxatze zan, zabaldu da euririk artu barik sikuan bazan. Lurra gozatu ta euri asko eitten badau sustanzia eruan eitten dau. Cand. 4. gozatu, gozatúa. (c). izena. Gozamena, poza, satisfazioa, atseginaldia.   Acción de gozar, disfrutar; gozo. Amandría aspaldixan etxetik urtetzeke, eta gozatu bat artu zeban lengunian Zarautzera joanda./ Lenguan gozatu bat emun gontsen umiei: lenengo zinera, gero hanburgeserixara.../ Atzo Bilbok Realai irabazi. Iñigok artuko juan gozatua./ Ala, joan ari tiagana bisitta bat eittera ta emuixok gozatu bat. gozatua artu edo emon, ia beti. Gozatua artu edo emon, ia beti. 5. gozátu. (d). du aditza. Behia gizendu okelara saltzeko. Bei auxe puxkat gozatu ein bia juat, antzutu ta gozatu; mejorau. Don.
gozáu. (b). du aditza. Gozar, disfrutar. Estebanek ikaragari gozatzen dau lagun artian.
gózo. 1. gozo, gozúa. (a). adjektiboa. Rico, -a, bueno, -a. Oso gozua dago bakillaua. gozúa járri. (c). esapidea. Haserre bizian jarri. Kotxia markau notsala enterau zanian etzan gozo-gozua jarri./ Gozua jarriko da diretoria panorama au ikusten dabenian. 2. gozo, gozúa. (a). adjektiboa. Dulce. Eztixa gozogixa da askondako./ Orri etxako gustatzen gauza gozuak. Ik. dúltze. 3. gozo, gozúa. (b). adjektiboa. Blando, -a, suave, fácil de trabajar. Pelota oso gozua da./ Lur oso gozua dago errekonduan. 4. gozo, gozúa. (d). izena. Gozotasuna.   Lo dulce. Eurixak gozo guztia kendu dotse pikuei./ Erliak loraik lora gozuan billa ibiltzen die. Fruituen azukreaz, askotan. 5. gozo, gozúa. (c). izena. Gozokia.   Dulce. Tiok zuretako gozuak ekarrittu./ Ezizu gozoik jan. Sin. dultze.