Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gértu
gilbéra
gilbéra, gilbería. (d). adjektiboa. Kilibera, kili-kili asko duena.   Cosquilloso, -a. Txikittan gilberia demasa ziñan zu. Sin. kilikilitsu.
gilláme, gillamía. (d). izena. Oholari errebajuak ateratzeko erabiltzen den kontrarik gabeko zipilua.   Guillame. Gillamia da zipillu bat estua. Estua eta izkiña jaten dauena errebajua jaten, eta kontra barik, kutxilla bat. Jesus.
gíltza. 1. giltza, giltzía. (a). izena. GILTZ. Llave. Eztakitt nun laga doten etxeko giltzia./ Eta arek ei eukan eskolako giltza. Lelengo giltzik emon nai ezta ta. Hil. GILTZ, -a berezkorik gabe ere bai, nahiz eta gutxiago. 2. giltza, giltzía. izena. (Eibar) "Llave (herramienta). Torlojuak edo tuerkak askatzeko erreminttia." (SB Eibetno). 3. giltza, giltzía. (a). izena. ILTZA, ULTZA, ULTZE. Iltzea.   Clavo. Giltza, iltza, ultza eta ultze, guztiak entzun daitezke. Ik. iltza. 4. giltza, giltzía. (d). izena. ULTZE. Ultzea, idi probetako distantzia unitatea.
giltzáarri, giltzáarrixa. (d). izena. GÍLTZARRI. Arkuaren erdiko harria.   Clave, piedra que cierra el arco Ik. atebúru.
gíltzapian. (b). adberbioa. Bajo llave. Giltzapian eukitzen dabe ardaua.