Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gándu
garágar-kéixa
garágar-kéixa, garágar-keixía. (d). izena. Gerezi mota bat.
garagarrill, garágarrilla. izena. (Antzuola) Uztaila. (Izag Antz). Galdua. Julio edo julixo esan ohi da; uztaila gero eta gehiago, batuaren eraginez.
© Jaione Isazelaia
gárai, gáraixa. (d). izena. GÁREI. Garaia.   Hórreo. Emen inguruan Agarre, Agarreko garéixa. Nik ari gareixa. Mutikotan da jolasian ibiltzen giñuztan da... garéixa esaten gontsan. Don./ Aintxiñan Etxebartin ei zuan garaixa. Luis. Azken honek esan digunez, XX. mendearen hasieran ba omen ziren bi edo hiru garai arrasto Uberan. Bergarako Agarre baserrian (San Martin auzoa) dago Gipuzkoan gelditzen den garai bakarra, baina baserriko andreak esan zigun eurek "troja" deitzen ziotela. Ik. trója.
garándu. (c). (Ubera) KARANDU (LEIN.). 1. garandu, karandu (Lein.). du aditza. Aletu.   Desgranar alubias, guisantes, etc. Polittoi, lagunduidazu babak garantzen. Gutxi erabilia Bergara aldean. Sinonimoen artean aletu da zabalduena. Urkuldu eta irakurri ere esate dira. 2. garandu. da aditza. (eufemismoa.) (Leintz) KARANDU (LEIN.). Mozkortu. Atzo majo karandute etxeratu gintzen. KARANDUTE. (Lein.). Mozkortuta.
© Jaione Isazelaia
garátu. (d). da aditza. Landareei gara sortu.   Desarrollarse el escapo a las plantas. Landarak garatzen dienian eztabe jateko balio. Letxugak, azelgak, arbiak, kipulak... garatzen dira, batik bat. Ik. gára.
gárau. 1. garau, garaua. (d). adjektiboa. Izenaren ondoren jarria, handia, galanta, alea. Halako testuinguruetan: Aspaldixan ikusteke neuan Koldo, eta, Jeseus, aura dago mutil garaua./ Aura asi da neska garaua./ Orrek dauzka titi garauak. "Ale" zentzuan ez da entzuten. Ik. garandu, ale. 2. garau, garaua. izena. (Eibar) "Material para cubrir defectos.   Galda-burdiñazko piezen haixe-zuluak eta akatsak betetzeko erabiltzen den gaixa." (SB Eibetno). GARAUAK SARTU. Tapar poros y grietas.