Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ganbélu
gapirixo
gar, gárrak. (b). izena. Llama del fuego. Autuak su artu eta egundoko garrak etara zittuan. Ik. súgar. súak eta gárrak ártuta. (c). esapidea. SU ETA GAR. Oso haserre. Suak eta garrak artuta jarri zan enterau zanian. Ik. súgar.
gára, garía. (c). izena. Zenbait ortuko eta soroko landareri beren bizitzaren azken aldera hazten zaien kirtena, non lorea eta haziak sortzen diren.   Escapo. Arbi-gara batzen zebillen gizon bat./ Aurten kipulei garia ein jakue. Ik. arbígara, garátu, zúrkun.
© Ezezaguna
garágar, garagárra. (b). izena. Hordeum vulgare. Cebada. garágarrak irabázi. 1. garagarrak irabazi. (c). esapidea. GARRÁBARAK IRABAZI. Astoak hankaz gora, jira eta bira, egin ohi duen jolasa.   Ganar las cebadas el burro. Astua garagarrak irabazten dabill goiz osua. Harrigarri samarra da euskaraz eta gazteleraz esapide berdina izatea. Don.k "garrábarak" irabazi dio. 2. garagarrak irabazi. (c). esapidea. Ohean lotan gelditu. Mendirako jaiki biarrian, garagarrak irabazten geratu zuan oian.
garágar-kéixa, garágar-keixía. (d). izena. Gerezi mota bat.
garagarrill, garágarrilla. izena. (Antzuola) Uztaila. (Izag Antz). Galdua. Julio edo julixo esan ohi da; uztaila gero eta gehiago, batuaren eraginez.
© Jaione Isazelaia
gárai, gáraixa. (d). izena. GÁREI. Garaia.   Hórreo. Emen inguruan Agarre, Agarreko garéixa. Nik ari gareixa. Mutikotan da jolasian ibiltzen giñuztan da... garéixa esaten gontsan. Don./ Aintxiñan Etxebartin ei zuan garaixa. Luis. Azken honek esan digunez, XX. mendearen hasieran ba omen ziren bi edo hiru garai arrasto Uberan. Bergarako Agarre baserrian (San Martin auzoa) dago Gipuzkoan gelditzen den garai bakarra, baina baserriko andreak esan zigun eurek "troja" deitzen ziotela. Ik. trója.