Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gáldaratxo
gáltza
© Ezezaguna
gáltza, galtzía. (a). izena. Galtzerdia.   Calcetín. GALTZA LUZIAK, GALTZA MOTZAK eta mutikoek edo futbolistek erabiltzen dituzten belaunerainokoei GALTZA ESPORTAK. Artilez eginikoei ARTILLEZKO GALTZAK. Ik. artílle.
© Aitor Usobiaga
galtzagiñan. (b). adberbioa. Galtzak egiten.   Tricotando calcetines. Atsua eoten zan eo gorutan ero galtzagiñan; ta atsua, ipuin-jakittaillia, ta “maatillia” esate otsen. Hil.
galtzáille, galtzaillía. (b). izena. Perdedor, -a.
galtzáiru, galtzairúa. (b). izena. Altzairua.   Acero. Galtzairuzko sukaldia jarri dabe. Gogortasunaren irudia ere bada: Galtzairua baiño buru gogorraua dauka.
galtzairu-laster, galtzairu-lasterra. izena. (Eibar) Acero rápido.
galtzairútu. (d). aditza. Altzairatu. Errementaritzan, burdinazko tresna bati altzairua erantsi, erresistentzia gehiago eduki dezan.   Acerar. Geo galtzairutu ta bai itte zittuan aizkorak, galtzairua ipini, baiña azkoraik ez. Eus./ Atxurra galtzairuttu itte zan, bai, gastau itte zien ba, ta puntan azerua biar, a ifini, da arekin atxurra atzera berrixa. Inaz.
galtzára, galtzaría. (c). izena. Galtzada. Harri-laukiak elkarren ondoan jarriz eginiko bide-zorua.   Pavés, calzada. Kaleko galtzara politt guztiak tapauta dare. Sin. arribide.
© Josu Okina
gáltzarpe, gáltzarpia. (b). izena. Sobaco. Galtzarpiak urratuta dauzkat./ Galtzarpian zaroian peridikua./ Berakatza galtzarpian ipiñi, da kalenturiak ixotzen i zotsan. Klem. Sin. bésape.
galtzétorratz, galtzétorratza. (d). izena. GALTZATORRATZ. Artilearekin galtzak eta halakoak egiteko orratz handia.   Aguja de hacer calceta. Puntua egiteko orratz normalei ere hala esaten dio askok.