Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
galóndo, galondúa. (c). izena. Garia egon berri den soroa.   La pieza en la que acaba de haber un sembrado de trigo. Udazkenian galonduan arbixa ereitten zuan.
galopan. adberbioa. (Eibar) Al galope. Entzun da galopan etorri da, bertan bera dana lagata. (AAG Eibes)
© Gorka Ortega
galóso, galosúa. (d). adjektiboa. Dotorea, kolore eta itxura onekoa.   Elegante, de buen color. Hitz ia galdua.
© Ezezaguna
gáltza, galtzía. (a). izena. Galtzerdia.   Calcetín. GALTZA LUZIAK, GALTZA MOTZAK eta mutikoek edo futbolistek erabiltzen dituzten belaunerainokoei GALTZA ESPORTAK. Artilez eginikoei ARTILLEZKO GALTZAK. Ik. artílle.
© Aitor Usobiaga
galtzagiñan. (b). adberbioa. Galtzak egiten.   Tricotando calcetines. Atsua eoten zan eo gorutan ero galtzagiñan; ta atsua, ipuin-jakittaillia, ta “maatillia” esate otsen. Hil.
galtzáille, galtzaillía. (b). izena. Perdedor, -a.
galtzáiru, galtzairúa. (b). izena. Altzairua.   Acero. Galtzairuzko sukaldia jarri dabe. Gogortasunaren irudia ere bada: Galtzairua baiño buru gogorraua dauka.
galtzairu-laster, galtzairu-lasterra. izena. (Eibar) Acero rápido.
galtzairútu. (d). aditza. Altzairatu. Errementaritzan, burdinazko tresna bati altzairua erantsi, erresistentzia gehiago eduki dezan.   Acerar. Geo galtzairutu ta bai itte zittuan aizkorak, galtzairua ipini, baiña azkoraik ez. Eus./ Atxurra galtzairuttu itte zan, bai, gastau itte zien ba, ta puntan azerua biar, a ifini, da arekin atxurra atzera berrixa. Inaz.