Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gaberdiko mozolo
gaillégo áize
gaillégo áize, gaillégo aizía. (d). izena. Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun. Mendebaletik jotzen duen haizea, Elosun Anboto aizia eta gaillego aizia gauza bera da. Sin. gaillego. Ik. mendébal.
gáillu, gaillúa. (d). izena. Corteza de cerdo. Ik. káillu.
gáillur. 1. gaillur, gaillúrra. (c). izena. Mendi baten bizkar hezurra.   Cresta de una montaña. Gora igo giñanian gaillurrez gaillur joan giñan puntaraiño./ Behin gaillurra artu ezkero erreza da bidia. "Mendi-tontor", "punta" zentzuan ere entzuten da. 2. gaillur, gaillúrra. (c). izena. Teilatuaren ur biek bat egiten duten ertza.   Arista de un tejado. Zuen teillatu gaillurian usua dago geratuta. Gaillurreko habeari gaillur-egur edo goiaga.
gaillur-aga, gaillur-agia. (b). izena. Gailur-egurra. Orri, goiagia, gaillur-agia. Sebas. Sin. gaillur-egur. Ik. goiága.
gaillur-egur, gaillur-egúrra. (b). izena. Teilatuaren bizkarrezurreko habea, alde bateko eta besteko kapirioak eusten dituena.   Cumbrera. Gaillur-eurra ta sartzeko aitza; aitza ero akaziak balio dau. Sebas. Inoiz entzuten da etxeko gangorr gailurra adierazteko: Oinddio euskixak eztau joten gure etxeko gangorra, eta datozen San Blasak arte eztau joko. Sin. gaillur-aga. Ik. goiága.