Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
gaba
gabóngiñ
gabóngiñ, gabongíña. (d). izena. GABONGILLE (LAR ANTZ). Gabonetan gonbidatu joaten dena, edota bere jaiotetxera itzultzen den morroi edo mirabea. Gabongiñei bakillau bana emuten zotsen nausixak. gabongiñára. (d). izena. Gabonetan bere etxera kanpoan lanean dabilena. Kriau euanak eruaten zittuan etxera, gabongiñara. Bakillau txiki bat eta etxian einddako ogi bat. Aniz. Baita «gabongiñako erregaluak», «gabongiñatik bueltau», etab.
gabonill, gabonilla. izena. (Antzuola) "Abendua." (Lar Antz)
gabon-kántu, gabon-kantúa. (b). izena. Villancico. Ik. gabon-éske.
gabonsári, gabonsaríxa. (c). izena. Gabonetako oparia. Antzina morroi eta kriadek gabonetan beren etxeetara eramaten zuten nagusiak emandakoa. Nagusiek errenteroei ere egin ohi zieten.   Aguinaldo. Kriadak eta bakaillaua eruaten juen. Plaza-batzaillia, aguazilla be etortze zuan gabonsari billa. Klem. Ik. ezkonsári, sári.
gabon-súbill, gabon-subílla. (d). izena. Gabonetan etxeratzen zen sutarako enbor ederra. Ik. subill.
Gabónzar egun, Gabozar eguna. (a). GABONZAR, -AK. El día de Nochevieja. Gabonzar egunian il zan./ Basarrira goiaz Gabon-zarretan./ Biar Gabonzar eta etzi Urtebarri. Azen.: Gábonzar ere bai Sin. Urtézar egun.
gaillégo. 1. gaillego, gaillegúa. (a). izena. Galiziarra. Gaillego asko bizi da Eibarren. Mutikotan norbaiti burla egiteko zera esaten genuen: Kobarde...! gaillego...! 2. gaillego, gaillegua. (d). izena. Mendebaletik jotzen duen haize mota. Ik. gaillégo áize.