Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
forjáu
frankóliñ
frankóliñ, frankolíña. (c). izena. Bhurinus oedicnemus. Paseko txoria; udazken aldera gauez entzun ohi dira bere zaratak.   Alcaraván. Gaur gabian frankoliñ zaratak entzun die, pasau ezindda ero ibiliko zien itxuria.
frantses-katu, frantses-katua. (c). izena. (Oñati) "La jineta; se cogen en Aranzazu." (Izag Oñ). Sin. katajineta. Sin. jíneta.
frantxulet. 1. frantxulet, frantxuleta. (d). Txirula, flauta. Flautia ikisi neban lelengo. Ta frantxuleta be bai. (Lar Antz) 2. frantxulet, frantxuleta. (d). adjektiboa. (Antzuola) "Pertsona arina, txoriburua, kaskal samarra, seriotasun gutxikoa" (Lar Antz). Bergarako gizon bati «Frantxulet» deitzen zioten; oso jarduntsua omen zen. Sin. kaskariñ, txilibitu.» (Lar Antz). Sin. kaskáriñ, txilibittero, txóliñ, txilíbittu.