Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
esnébei
éspanta
éspanta, éspantia. (c). izena. (Soraluze) Upategia, sotoa. Hala deitzen zaio Goimendi eta Plazentzia aldean bestetan iputeixa deitzen zaionari. Sin. íputei.
espáratrapu, espáratrapua. (a). izena. Esparadrapo.
espárbel, esparbéla. (d). izena. Makila luzearen puntan txano formako sare konikoa duen arrantza tresna.   Esparavel. Eskaillotan makiña bat aldiz eiñ izan giñuan esparbelakin./ Esparbela ero erreminttak egote zien peskarakuak. Aniz. Sin. salábardo.
esparka. 1. ésparka, ésparkia. (d). izena. Banasta, galbahe eta halako ontzien uztaia, aroa.   Se dice del aro superior de un cesto, cedazo, etc. Esparkia ertza dok; banasta ertza ta, banasta-esparkia ta, esan izan dok. Klem./ Burdixak zapalduta galbae esparkia apurtu da./ Artaburua bota, banasta esparkan sake eiñ eta sasira./ Ondoeza eiñ eta bekokixa zabaldu zeban silla-esparkia jota. Silla-esparka entzuna izan da jarlekuaren ertza izendatzeko. Ik. txirrínbola, ezpan. 2. esparka, esparkia. (d). izena. Txondorra egosi ahala, egositako ikatzaren eta gabearen artean nabaritzen den maila. Esparkia esate ako ori, e, iketza eindda daona eta bestian tarte ari. Mateo.