Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
1. ere. juntagailua. (Elosu) E, RE. Elosuarrek, eta baita Osintxutik Elosu alderako adin handiko baserritarrek E, RE edo ERE (gutxitan) diote. Bergarako beste lekuetan BE. Baiña artillia senduao askoz e. Gizonak e bai txabillan. Aniz./ Erderaz enekixan si tta no besteik eta. Gero ere ba... JJp./ Nik, ala re, kaleko ogixa gozua pentsatzen jatan orduan. JJp./ Eizalen da re e, bein san Juanak ezkeo e, bedar-ontzia egoten zan. JJp. Ik. be.
2. ere. Ik. éde.
eregándu. Apropiarse ellos. Ik. beregándu.
eregi. (d). EREI. 1. eregi. da-du aditza. EREI. Ireki, zabaldu.   Abrir. Nik ari aindduko banotsa: "eregidak au atiau". Baiña geo bestela geuk "zabaldu". Don. Gutxi erabilia. Sin. zabaldu. 2. eregi. da aditza. EREI. Zurari buruz, harien trinkotasuna eten, brintzatu. Alkortzia? Ba, dana sikatuta erei eitten da; alperrik galdu. Sebas. erégitta. (d). adberbioa. Leher eginda. Jota eregitta aillegau nitzuan etxera. Gutxi erabilia. 3. eregi, eregixa. izena. (Eibar) "Desajuste. Bihargin txarren biharreri eregixak azkar billatzen jakuez." (SM).
eréiñ. (a). du aditza. ERÁIÑ, ERIÑ (OS.). Sembrar. Se dice cuando se hace a voleo. Sin embargo cuando se deposita la semilla en un agujero: sartu Akaberaik ezeukan garixan lanak, akaberaik ez. Eriñ, zimaurtu, jorratu, ebai, metatu
éreje, érejia. (d). adjektiboa. Ausarta, bragaua, ezergatik beldurtzen ez dena.   Se usa para calificar a personas muy decididas y arriesgadas. Motorrian ibai gaiñetik baietz salto eiñ jokatu jok. Ereje utsa dok eta seguru saltatzen dabela. eréjixak eiñ. (d). esapidea. Hacer herejías. Se dice cuando alguien realiza acciones admirables por su riesgo, arte o comicidad, como torear bién, hacer acrobacias con una bicicleta, efectuar jugadas imaginativas en el juego de la pelota, etc. Atzo Retegik jokatu juan partidua; erejixak ein jittuan, erejixak./ Zirkoko trapezista arek erejixak ein jittuan alanbre gaiñian.
érek. Ik. érak.
éren, érena. (a). izenlaguna. Euren.   Sus Oixe da eren etxia./ Eztauke bakeik erena eiñ arte.
erétxi. (c). du aditza. ERATXI. Pertsona bat, arbolatik gaztainak, etab. lurrera bota.   Derribar una persona, varear castañas, etc. Abajar cualquier cosa por la fuerza. Ixilik ezpaago jota eretxi eingo aut./ Agiakin intxaurrak eresten dabill Antoni. Jetxiren faktitiboa dirudi. Gauza bat jaitsi, behera garraitu esanahiaz ere jaso dugu; honela dio Donatok Elkoro (Elorregi auzoa) aldeko mehatzez aritzerakoan: Bastante mineral on xamarra, baiña bideik pez, burdixan ekarri biar, da san Prudentziora eresten juen, Zerainpetik. Don. Oso gutxi entzuna testuinguru honetan. eretxita egon. esapidea. Oso nekatuta egon.
erída, eridía. (a). izena. Zauria.   Herida. Azen.: érida ere bai Ik. záuri, karraputxi, urratu.
erídu. aditza. 1. eridu. (a). da-du aditza. Herir(se). Gerran eridu zeben. Ik. zaurittu. 2. eridu, eridua. (a). izena. Herido. Eriduak geure etxe aurretik eruaten zittuen kamilletan.
eríotza, eríotzia. (d). izena. Muerte. Il ein dda geixao. Baiña gero ba beste bati esaten jakonian: “Zer?” “Atzenian, eriotza luzia izen juan”. Don. Bergaran gutxi erabilia baina normaltasunez Oñati eta Leintzen.
eritxi. aditza. ERETXI. Ik. irítzi.
erkínddu. (d). da aditza. Indarra galdu, eskastu.   Perder fuerza, volverse defectuoso, desmejorar. Porru landaria ondo etorri zan baiña aspaldixan ziero erkinddu da./ Aura zan gizonakin, da oiñ ziero erkindduta dago.
érkiñ, erkíña. (d). adjektiboa. Eskasa, matxarra, defektoren bat duena.   Defectuoso, -a, de mala calidad. Aurten arbola onek sagar ale erkin batzuk besteik eztittu emon, danak arkuak jotakuak./ Semeik gaztena alako ganorabako erkin bat zuan./ Talde baten, ikustera juten danian bat, “joño, txarri-talde edarra, bat auxe dao erkiñaua”. Don. Ik. érdikiñ.
erla. Ik. érle.
erlabixo, erlabixua. "Avispa." (Lar Antz).