Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
egurréta
ekibokazíño
egurréta, egurretía. (c). izena. Su-egur garraioa.   Acarreo de leña. Gaur egun piñu-botatze eta garraiatzeari buruz ere esaten da. Ik. bedarrondóta, garóta.
egúrrikatz, egúrrikatza. (c). izena. Carbón vegetal. Egurrikatza da onena billotxa erretzeko. Ik. arríkatz.
egúrrots, egurrótsa. (c). izena. Golpe, pelea, choque... con cierto estruendo. Zezena sartu zuan tabernara ta aura zuan egurrotsa: basuak lurrian ziar, jentia txilixoka.../ Gaur Atotxan Kortabarriak-eta kriston egurrotsa erabilli dabe.
egúrtoki, egúrtokixa. (b). izena. Sutarako egurra gorde ohi den estalpea.   Cobertizo donde se guarda la leña. Linternia egurtokixan laga dot aaztuta.
egúrtu. 1. egurtu. (b). du aditza. Paliza eman.   Dar una paliza, apalear. Isilik ezpaago egurtu eingo aut. 2. egurtu, egurtúa. (b). izena. Paliza. Tontoarro orri egurtu on bat komeni jako. Ik. sómanta.
egúrtza, egúrtzia. (d). izena. (Eibar) Usa, herri-basoa.   "Monte donde se saca leña. Ejido. Lenago ziran errixan egurtzak, auzuak su-egurra eta etxegintzarako biar zan zura ataratzeko. Sin. egur-baso.
egúsarittako errópa, egúsarittako erropía. (d). izena. (Oñati) EGUSITTAKO. Jai egunetako arropa.   Ropa de fiesta. Zer eitten dozu zuk astelen buruzurixan egusarittako erropia jantzitta. Egusittako ahoskatu ohi da. Ia galdua
ei. (b). I. Omen. Elgetan oinddio edurra ei dao./ Gasolinia merkatu biar ei da./ Ez i dator afaltzera. I bakarrik entzuten da askotan.
Eibar. (a). IBAR (UB.). Deba Ibarreko herria. Beste leku batzutan pentsau orduko, Eibarren egin. esaera. Plazentziarrek eibartarrez esaten ei dutena. (SM Zirik). Eibartarrak egiteileak izan dira beti. Eibarko txitia, oillo. (c). esaera. Eibartarrek beti izan dute maila bat gorago egotearen fama.
Eibarko txitia Bergako oillua. (c). esaera. Eibarren gauza gutxi asko dela, alegia. Farol fama apur bat dute Bergaran.
eiñ. Ik. égin.
eiñían. (c). juntagailua. IÑIAN. Eginean, zorian.   Precedido de participio, a punto de, en un tris de. Zuen basarrixa jausi eiñian dago./ Txixaguriak urten eiñian egon naiz frontoian./ Errebentau eiñian jarri giñan babaz. I
eitzari, eitzarixa. (d). izena. (Eibar) ITZARI. Ehiztaria. Antzina erabilia. Gaur egun KAZARI.
éjenplo, éjenplua. (b). izena. Ejemplo. Ejenplo txarra emoten jatzu seme-alabei. Ik. porréjenplo.
eju-ejuka. onomatopeia. "Eztula. Ibili zaitte eurittan eta gero eju-ejuka." (SB Eibetno).
ekáiztu. (d). da aditza. Matxorratu.   Volverse estéril un animal (la vaca, mayormente). Matxorratu ein dda. Bei ekaiztutakua. Matxorratu ein ddok, ekaiztu ein ddok. Don./ Ekaiztua be esaten da izendakuai, jeneralian, baiña bestiai matxorria. Don. Ez diot beste inori entzun. Emakumeez ere esan omen daiteke. Ik. matxórratu.
ekárri. (a). du aditza. Traer. Inperatiboa bizirik dago adinekoen artean: zuk EKÁTZU edo EKATZÍA, hik EKÁK edo EKAKÍA (m), EKÁN (n). Ekatzu kartera ori, neria da ta./ Ekak segia puxkat zorroztu daidan; edo ekakia segia... (testuinguru berdintsuan erabiltzen badira ere badirudi ekakia persuasiboagoa dela eta ekak/n aginduzkoagoa)./ Ekan nere jertsia, konpondu ein bia jonat eta. Ubera aldera pluralgile eta guztikoak ere entzun daitezke: zuk EKÁTZUZ, ik EKÁTZIK (m) eta EKÁTZIN (n). Azentua azken silaban ere jarri ohi zaio.
ekibókau. (a). da-du aditza. Equivocar-se.