Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
buenajera
burdibíde
© Asier Sarasua
burdibíde, burdibidía. (b). izena. Camino de carros. Burdibide baten sartu giñan kotxiakin.
burdí-bólante, burdí-bólantia. (c). izena. Antzina garraiorako erabiltzen zen gurdia. Luzeak ziren eta errailadun gurpil handikoak.   Antes que surgiera el transporte por camión, el carro que se dedicaba a tal menester. Goiko estaziñuan jenerua kargau ta batera ta bestera ibiltze zittuan burdi-bolantiak./ Burdi-bolantiak pa karga geixao erabiltzeko batera, da ba zela uztau zabala zeban bide gutxiao ondatu kamiñuan; bestiak zorrotza izete zeban, baiña arek pe bazeukan bere bentajia, aldapan ebagixa eiñaz sartuta juten zuan, arek etxuan txirrist eitten bera. Burdi-bolantiakin juten baaiz e goittik bera bajoiak. Don. Gurpilei bolante-errubera. Burdinazko ardatza zuen.
burdi-burpill, burdi-burpilla. (b). izena. Gurdiaren gurpila. Sin. burdi-errúbera, búrpill.
burdí-égur, burdí-egúrra. (c). izena. Egurrez zamaturiko gurdiaren edukia. Gero erute ei zien burdi-egurra, burdi-iketza... Hil. Azen.: burdi-égur ere bai.
burdi-errúbera, burdi-errubería. (b). izena. Gurdiaren gurpila. Sin. burdi-burpill, búrpill.
burdi-íkatz, burdi-ikátza. (c). izena. BURDI-IKETZ. Ikatzez zamaturiko gurdia. Azen.: burdí-íkatz ere bai Ik. burdí-égur.
burdikára, burdikaría. (a). izena. BURKÁRA. Carretada. Iru burdikara bedar falta jaku sartzeko./ Aze burkaria ekarri daben. Don. Ik. burdi-bédar.
burdikatáe, -i, burdikataia(k). izena. Garoz edo belarrez, esate baterako, zamatutako gurdia lotzeko katea. Luzea eta mehea. Burdikátaiak. Meiak, mailla txikiko... fiñak izete zien. Eta bestiak burdisokak, eskusokia baiño loditxuao. Don. Pluralean gehiago.