Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bizarkentzáille
bizittaráko
bizittaráko, bizittarakúa. (d). izenlaguna. Okelarako ez den aberea. Haztekoa dena, esnetarako edo beste edozertarako.   Animal no destinado a carne. Tratantiak bizittarako azteittue txalak./ Luisek biorrak bizittarako saldu jittuan. Abere gazteei buruz aurrerako ere erabiltzen da zentzu beraz. Broma apur batez, gaixoaldi batetik onik ateratzea adierazteko ere bai. Ze, bizittarako aiz ala zer? Ik. áurrerako izan, okelaráko.
bizittásun, bizittasúna. (b). izena. Vivacidad, viveza. Gizonak eztauka andriak daukan bizittasun aura.
bizíttu. (b). da-du aditza. Biziago bihurtu, bizitasuna hartu edo eman. Pelotia bizittu eitten da berotutakuan./ Otzak pasauta zeuan da kafesnia patxarrakin artutakuan ziero bizittu zan./ Unibersidadiak asko bizittu dau errixa.
bízitza. 1. bízitza, bízitzia. (b). izena. Vivienda. Bi bizitza dauzka gure basarrixak. Sin. etxébizitza. 2. bízitza, bízitzia. (b). izena. Vida. Zenbat ardao eran ete dau Tomasek bere bizitzan./ Nere bizitza osuan etxuat olakoik ikusi. Ez da oso erabilia. Bizitza osuan, «A lo largo de la vida, de la existencia» testuinguruan, batez ere. Bizitza biologikoari bizixa, eta bizikerari bizimodua, batik bat. Ik. bizí-ízate, bizimódu, bizi.