Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bizárdun
bizipíxu
bizipíxu, bizipixúa. (c). izena. Peso en vivo de una res. Bizipixura saldu dabe beixa./ Tratua batzutan eitten dok begira, beste batzutan pixauta, bizipixura. Klem./ Bizipixua jakiñ ezkero, errez jakin leikek kanalian zenbat emongo daben. BIZIPIXURA SALDU, batik bat. Baita gizen bati norbaitek esaten entzun dut, adar-soinuan: Bizipixura saltzeko obia ago i! Ant. il-píxu, kanalían.
bizípoz, bizipóza. (b). izena. Alegría de vivir, aliciente, ilusión. Domeketan jokuan eittia zan aren bizipoz bakarra./ Koittauak eztauka ezetarako bizipozik.
bizittaráko, bizittarakúa. (d). izenlaguna. Okelarako ez den aberea. Haztekoa dena, esnetarako edo beste edozertarako.   Animal no destinado a carne. Tratantiak bizittarako azteittue txalak./ Luisek biorrak bizittarako saldu jittuan. Abere gazteei buruz aurrerako ere erabiltzen da zentzu beraz. Broma apur batez, gaixoaldi batetik onik ateratzea adierazteko ere bai. Ze, bizittarako aiz ala zer? Ik. áurrerako izan, okelaráko.
bizittásun, bizittasúna. (b). izena. Vivacidad, viveza. Gizonak eztauka andriak daukan bizittasun aura.