Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
birraldátu
bíur
birraldátu. (c). du aditza. Birlandatu. Landarea mintegitik atera eta ortuan landatu.   Trasplantar. Tomate-azixa semillaran ereitten da eta sasoia aillegautakuan ortuan birraldatu biar izaten da./ Landarak sasoiz birraldatu bia die, etxakue aundigi eitten laga biar. Sin. aldatu.
bírrin, birríña. (d). adjektiboa. Triturado, -a. Arta-birriñ puxkat emuixozu txalai./ Baba-birriña be emon izan jakuen ganauei. Aleei buruz. Konposizioan, batez ere. Etim.: bir+irin, ziurrenik. Ik. artábirrin, zai-bírriñ. bírrin-bírrin eiñ. (d). Birrindu. Zapatillak birrin-birrin eindda ekarri zittuan.
birrínd(d)u. (d). du aditza. Xehe-xehe egin.   Hacer polvo una cosa, romper, triturar. Perurenak marka guztiak birrinduittu./ Kotxia arrapau zosten da jota birrinduta agertu da./ Arto-zorrua eruan birrintzera.
birtute, birtutia. (d). izena. Virtud.
biruta, birútia. (a). izena. Viruta. Sin. txíribi.
birzái, birzáixa. (c). izena. Salvado menudo. Eralgi eitten danian lelengo fiñena juten da, da gelditzen da zaixa gaiñian; berriz bigarren baiakin, bae latzauakin eralgittakuan, birzaixa apartatze jako. Don. Sin. zai-bírriñ.
bisábuelo, -a, bisábuelua, -ia. (c). izena. Bisabuelo, -a. Adinekoek mugagabean gehiago. Nere bisabuelok pe bai, nere bisabuelok pe asko ekixen. Hil./ Danak ezagutu ziñuzen? Nik pai: aittajauna, bisabuelo, bisabuela, aittajauna, amandria. Hil. Hilarik amandria-bisabuela eta aittajauna-bisabuelo ere esan digu: Nere amandria-bisabuela zan Larrañaa Andiko alabia./ Nere aittajauna-bisabuelo ezkondu zan ogetairu urtekin. Donatok bigarren aittajaun darabil zentzu honetan. Bazan gure auzuan zar bat, Mari Teren bigarren aittajauna, aittajaunan aitta. Ez dut beste inoiz entzun. Ik. ámandre, ámandria.
bisagra, bísagria. (a). izena. ARRA. Bisagra. BISAGRA ARRA eta EMEA dira; markoan jartzen dena arra eta mugitu behar den elementuan jartzen dena emea. Bisagran be eskatzen da ferreterixara juandakuan: apurtu ein jatak bat, pieza bat igual. Zein apurtu jak, arra o emia? Don.
bisítta, bisittia. (a). izena. Visita. Tratantian bisittia izan dou astian.
bisittári, bisittaríxa. (d). izena. Visitante. Makiña bat bisittari aillegatzen da etxe ortara.
bísta. 1. bista, bistía. (a). izena. Vista. Bistia galtzen asitta nago./ Bista aundixa dauka negoziotarako. Bista ona eta alkar ezin ikusi. (c). esaera. Gorrotoari buruzko esaera. bistakúa izan. (b). esapidea. BISTÁN EGON. Estar claro, ser evidente. Banekixen orrek akzidentia euki bia zebala; ori bistakua zan./Bistan dago estudixatzeko gogoik eztaukana. Ik. agiríxan egon. bistara emon. (c). Llamar la atención. Arek belaxe emoten dau bistara. 2. bista, bistía. (b). izena. Vista, panorama. Intxorta gaiñetik bista edarra dago. 3. bista, bistía. (c). izena. Itxura. Saltzeko barazki eta frutarengatik, batik bat. Pertsonez eta gauzez ere bai.   Aspecto, tratándose sobre todo de las frutas y hortalizas a la venta. Oingo frutiak bista ederra ta gusto gutxi./ Madari onek oso bista onekuak die ta errez salduko die./ Jateko primerakuak, baiña bista txarra saltzeko. Bista ona edo bista txarra, gehienetan. Ik. paparréko órratz.
bistúri, bisturíxa. (d). izena. Perratzaileak abereei oinak sendatzeko erabiltzen duen tresna.   Bisturí. Bisturi da; erderaz da baiña. Onek alde bixetan dauke zorrotza. Bix.
bisuts. 1. bisúts, bisútsa. (d). izena. Egun behelainotsuetan inoiz egin ohi duen lanbro kixia, behelainoaren kondentsaziotik sortua. Euririk etxuan ein, baina lanbro antza, bisutsa, egun guztian. 2. bisúts, bisútsa. (d). izena. Haizearekin baterako elurra. Bart amabixak aldera edur-bisutsa zuan./ Bisutsa dok e aizia eta edurra batera diarduanian eta bistia kentzen dabenian. Klem. Ik. edur-bísuts.
© Ezezaguna
Bitorianatxo. (a). Bitorianatxoren jaitsierarekin ematen zaie hasiera aspalditxoan Bergarako jaiei, Gazteizko Zeledonen erara. Orain dela ehun bat urte bizi izan zen emakumea, sorgin famakoa. Sorgiña i zan Bitorianatxo ori, lanian ibiltze i zan etxeik etxe mantentze aldera. Ben.
Bitoríxa. (a). toponimoa. Gasteiz. Bitorixara goiaz Santiagotan.
© Jaione Isazelaia
bits, bítsa. (a). izena. BITX (OS.). Aparra.   Espuma. Ik. apar. ur gaiñéko bitsétan bízi. esapidea. ESNEBITSETAN BIZI. 1. ur gaiñeko bitsetan bizi. (c). esapidea. Errealitatetik kanpora, oso arin, bizi. Gauzak ola dielakuan? Ur gaiñeko bitsetan bizi aiz i. 2. ur gaiñeko bitsetan bizi. (c). esapidea. ITXASOKO UR BITSETAN, ESNEBITSETAN BIZI. Figuratzea, komunikabide eta jendearen ahotan egotea gustatu. Politikuei eta eskritoriei esnebitsetan bizitzia gustatzen jakue.
bíttarte. BITXARTE. 1. bíttarte, bíttarttia. (a). izena. Rendija. Bentana bittartetik aize otza sartzen da. 2. bíttarte, bíttartia. (b). izena. Une laburra, tartea.   Momento. Aber noiz artzen doten orretarako bittarte bat. Ik. tárte. bíttartian. 1. bittartian. (a). adberbioa. Mientras. Bazkaltzen genden bittartian lapurrak autua eruan zoskuen. 2. bittartian. (a). adberbioa. Mientras tanto, entretanto. Laster etorriko da bera ta bittartian etxoizu kanpuan. bixén bíttartian. (c). Entretanto. Ni ogittara noia ta zuk bixen bittartian bazkaixa preparau.
bíttarteko. 1. bíttarteko, bíttartekua. (c). izena. Handiaren eta txikiaren tartekoa. Gaur "ertaina" esaten den hori.   Mediano. Iru naranja onetatik zein nai dozu, aundixa, txikixa ala bittartekua?/ Enoia ez kotxe karuena ez merkiena erostera; bittartekua. Sin. erdiko, tarteko. 2. bíttarteko, bíttartekua. (c). izena. Intermediario. Ez baserrittarrak eta ez dendarixak aberasten die frutiakin, bittartekuak bakarrik. bittarteko eiñ. (c). Hacer de mediador. Herentzia kontuengatik asarretu zienian abadiak ein biar izan zeban bittarteko.
bitx. Ik. bits.