Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
biaramon
bidébuelta
biarbada. (c). juntagailua. Beharbada, agian.   Quizás. Nik eztaukat baiña, biarbada Xabierrek bai. Ez da asko erabiltzen. Igual da entzunena. Ik. ákaso, ónenian, igual.
biar-etzi. (c). adberbioa. Etorkizunean. Obe dozu papelak lenengotik ondo eittia. Biar-etzi eztakigu ze pasau leiken.
biárgintza. 1. biárgintza, biárgintzia. (c). izena. (adierazkorra.) Behargintza; ekintza kaltegarria.   Estropicio. Eztakizu beixak zelako biargintzia ein daben ortuan. Sin. lángintza. 2. biargintza, biargintzia. izena. (Eibar) Oficio, tarea, trabajo. Sin. lángintza.
biarginzale, biarginzalia. izena. (Eibar) Obrerista, sindicalista.
biárgiñ, biargíña. (a). izena. (Eibar) Langilea.   Obrero, trabajador. Amar biargiñeko taillerra dauka. Biar eta biargiñ ez dira berez Bergaran esaten, lan eta langille baizik. Plazentzia eta Eibar aldean oso erabilia denez, oso ezagunak dira Bergaran eta esan ere egiten dira inoiz.
biarleku, biarlekua. izena. (Eibar) Lanlekua. Ik. biáleku.
biarréko. 1. biarreko, biarrekúa. (b). izenlaguna. BIARREZKO. Beharrezkoa.   Necesario. Biarreko gauzak pe falta zien orduan. bíar-biarréko, bíar-biarrekúa. (b). BIAR-BIARREZKO. Muy necesario, indispensable. Biar-biarrekua da Uberako eskolia. Ik. dána biarréko. biarrézko, biarrezkúa. (b). adjektiboa. BIARREKO. Necesario. Biarrezkua bada eingou ori be./ Len pasaportia eskatze zeben baiña oiñ ezta biarrezkua. 2. biarreko, biarrekúa. (b). izena. Behar dena; aditz partizipioaren ondoren. Esan biarreko guztiak esaittuzu?/ Ezkontzia be ein biarrekua da.
biarreztan, biarreztana. (c). izena. Ezbeharra, desgrazia. "Behar ez dena", literalki. Kontuz ibili adi, biarreztanen bat egiñenan be.
biarríkez, biarríkeza. (b). izena. (Eibar) Lanik eza, langabezia.   Paro, crisis económica. Gerra batetik besterako bittartian, biarrikeza ixa etenbako gaitza izan zan Eibarren. Sin. lanikéz.
biartu. (b). aditza. Behartu. Onian ezpadau nai, biartu egin biako dogu. Ez da asko esaten. Sin. derrigórtu.
biatz. izena. Ik. bíetz.
bibédar, bibedárra. (b). izena. Bigarren ebakialdiko belarra.   Hierba del segundo corte. Udazkenian naikua bibedar jaten dabe ganauak. Ik. irubedar.
bíbora, bíboria. (b). izena. Sugegorria.   Víbora. Biborak oso benenosuak die. Sin. subábibora.
bíbote, bíbotia(k). izena. BÍGOTE. Bigote. Bibotiak laga bia jittuat./ Nik moztukostat bibotia. Pluralean, batik bat. bíbotiak euki. (c). esapidea. Agindu, aginpidea izan. Etxe orretan andriak jauzkak bibotiak. bíbotiak ipíñi, bíbotiak járri. (c). esapidea. JÁRRI. Jarrera gogorra hartu, errespetua jarri. Umiak eztoskue kasoik eitten da bibotiak ipiñi biakoittut.
bibótedun, bibóteduna. (b). izena. Bigotudo. Azen.: bíbotedun ere bai.
bídar. (a). izena. BÍDER. Aldiz. Veces. Milla bidar esan dost berdiña. Bidar ezin da ordinalekin erabili: «irugarren bidar» ez. Eta aldiz, ostera, bai. «Bat bidar» ere ezin da esan.
bidarri, bidarrixa. izena. (Eibar) Bideetan eta errepideetan kilometroak adierazteko ipintzen diren harriak. Mugarrixa mugetan, bidarrixa kilometro bakoitzian. (AAG Eibes)
bíde, bidía. (a). izena. Camino, senda. Errepideari kamiño. bidé bat eiñ. (c). esapidea. BIDÍA EIÑ. Procurar, hacer lo posible. Gaur etxetik goizao urtetzeko bide bat ein biou./ Ia aurten patatia goiz sartzeko bidia eitten doun. bidía izan, bidia euki. (c). esapidea. Aukera izan. Orrek estudixatzeko bidia izan zeban, baiña gogo gutxi./ Bidia badaukazu erosidazu puruak.