Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
berbáerdi, berbáerdíxa. (c). izena. BERBÉRDI. Hitzerdi.   Media palabra. Nik berbaerdi esan orduko asarretu eitten da. Ointxe eztakitt ze in be./ Ixo! Eztot berbaerdi be entzun nai. Berbaerdi esan, entzun... berbaérdika. (c). adberbioa. BERBERDIKA. A medias palabras. Etzaitte ibilli berbaerdika eta esan garbi gauzia.
berbakízun, berbakizúna. (c). izena. Hizpidea.   Habladuría, tema de conversación. Errixan makiña bat berbakizun emon dau familixa orrek. Ik. zerésan.
berbáko, berbakúa. (c). izenlaguna. Hitza betetzen duena.   Cumplidor de la palabra. Gizon berbakua bada derrior bueltau biost zor dostan dirua./ Berbako personiak etxok ori eitten.
berbálapiko, berbálapikua. (c). adjektiboa. Charlatán, -a.
berbáldi, berbaldíxa. (b). izena. Hizketa-saioa, berriketaldia.   Rato de charla. Zerbezia eranaz berbaldixa ein giñuan aspaldiko partez.
berbáro, berbarúa. (b). izena. BERBALOTS (OÑ.). Hitz-hotsa.   Rumor de palabras. Ikusi eztot eiñ baiña ate onduan bere berbarua pentsau jat./ Goizeko seiretan artian berbalotsa entzuten zan gure etxe parian.
berbátsu, berbatsúa. (d). adjektiboa. Berba askokoa, jarduntsua.   Hablador, -a. Eneban uste aiñ berbatsua zanik. Sin. barriketalári, barriketatsu, barrítxu.
berbatu. 1. berbátu. (c). aditza. Ados jarri, elkarri berba eman. Itxuria berbatuta eren lanak erdibana eitteko, baiña momentua aillegau zanian, toma. 2. berbátu. (c). aditza. (Eibar) Haserretu. Eztakit zer zala-ta, plaentxiar bat tiki-miki batetik asi ta berbatu ei zan eibartar batekin. (SM Ezten)
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
bérbena, bérbenia. (b). izena. . MERMENA, BERBEÑA, MERMEÑA. Berbena officinalis. Verbena. Hosto gutxikoa eta zapore mikatzekoa. Inguru honetako sendabelar ezagun eta erabiliena, bronkioak garbitzeko eta katarroak saniatzeko erabilia, batik bat. Pelotan edo bestelako esku-kirol eta lanetan eskuak handitzen zaizkienek ere usatzen dute. Jarabea ere egin daiteke, berbena litro erdi azukrez eta litro bat ardo zuriz nahastuta. Zenbaitek enplastu bedar ere deitzen dio. Berbenia urrezko atxurrarekin jorratu biar litzake. (c). esaera. Berbenaren ontasuna laudatzen duen esaera.
bérbeta, bérbetia. (a). izena. Hizketa.   Habla. Etxakixat zein zan baiña Mondraue aldeko berbetia eitte juan. bérbetan. (a). Hizketan. Beti berbetan dago. Ik. ízketa.
© Jaione Isazelaia
berbíkiñ, berbikíña. (a). izena. BIRBIKIÑ, BIRBIKI. Birabarkia, egurrean zulo txikiak egiteko erabiltzen den esku-barautza. Ori berbikiña; guk iñ ez baiña erabili bai. Inaz. Sin. eztánbedar.
berbóntzi, berbontzixa. (d). adjektiboa. Hitz asko egiten duena. Sin. barrítxu, berbátsu.
berdátu. (c). da aditza. Berdetu, belarra edo ereindako hazia jantzi. Denbora gutxixan zela berdatu dan porru-landaria.
bérde. 1. berde, berdía. (a). adjektiboa. Verde (color). Praka berdiak erosittut. berderáko, berderákua. (d). adjektiboa. (Eibar) Berdaxka, berderantz jotzen duena.   Tirando a verde. Erosi daben soiñekua, illun berderakua. Sin. berdéxka. 2. berde, berdía. (a). adjektiboa. Heldu gabea.   Inmaduro, verde. Sagar berdiak jatearren dago tripakomiñak. Sin. gordíñ. Ant. eldu. 3. berde, berdía. (b). adjektiboa. Obsceno, verde. Zuen tio berdiaua da, berdiaua.../ Txiste berdiak kontatzeittu zuen mutikuak. 4. berde, berdia. adjektiboa. (Eibar) "Egualdi gogorra, oso txarra, hotz eta euritsua." (SB Eibetno).
berdekeríxa, berdekerixía. (b). izena. Lizunkeria. Obscenidad Andrei berdekerixa batzuk esan da gustora ibiltzen da Joxe.
bérdel, berdéla. (c). izena. Caballa, verdel.
berdelóe, -i, berdelóia. (d). izena. Carduelis chloris. Verderón. Txori txikia.