Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
azá-lápiko
azénaixa
© Jaione Isazelaia
azénaixa, azénaixia. (b). izena. . AZANAÓRIXA, ZANAORIXA. Daucus carota. Daucus carota. Azenaixia oso ona ei da bistarako. Ortuan lantzen da, baina berez hazitakoak ere badira.
azértau. (a). du aditza. Acertar. Azertau giñuan edarki jai artziakin./ Lenengo tiruan azertau neban erbixa./ Ezetz kinielia azertau. Ik. asmáu, igárri.
ázi. 1. azi. (a). da aditza. Hazi, handi egin.   Crecer. Arbola ori ikaragarri azten da. azkeixa dirudi. esapidea. (Antzuola) "Parece clase de crecer mucho." (Izag Antz). 2. azi. (b). du aditza. Criar. Amandriak azi zeban ume ori./ Artua ta esniakin azittako umiak./ Umia eittia ta umia aztia ba ezebe ezalakuan. Mertz./ Txalak aztetik bizi da. UMIA AZI, batik bat. umia azi, batik bat. Umia azi, batik bat. 3. azi, azíxa. (b). izena. Simiente, semilla. Letxuga azixa erosi biarrian nago. 4. azi, azíxa. (c). izena. Semen. Oiñ betenaixuak ekartzen dau azixa, baiña len puestoko ixkua biar izate zan. 5. azi, azíxa. (c). adjektiboa. Crecido, mayor. Antoniok oiñezkero bastante seme azixak dauzka. Neska-mutikoei buruz erabiltzen da batez ere.
azi-buru, azi-burua. izena. (Eibar) "Parte conpacta de la planta donde está la semilla nueva." (SB Eibetno).
azíela, azíelia. (d). izena. Zaldiei muturrean jartzen zitzaien tresna perratzerakoan geldirik eukitzeko. Zaldixak batzuk zeren oso delikauak eta orduan muturrian ipintze akon azielia, da zan bi egur ola torneautakuak, olako eraztun batzuk etarata. Ori muturrian ipintze zan, da azpittik lotu, da orrek miña emote zotsan, da bestia ezaban sentitzen. Eus. Sin. muturretako anillo.