Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
átzeruzka. (b). adberbioa. Atzeranzka.   Hacia atrás, retrocediendo. Asi zan autua atzeruzka ta etzan geldittu arbolia jo arte. Ik. átzeraka.
atzesku, atzeskua. "Aurresku edo esku-dantzako azkenengo dantzarixa." (SB Eibetno). Ik. aurrésku.
atzeskulari, atzeskularixa. "Sokadantzako azken dantzarixa." (SB Eibetno).
atzo. (a). adberbioa. Ayer. atzó goizían, atzó eguardixan, atzó atsaldian, atzo gabían... atzo goizekúa ez izan. (c). esapidea. Aspaldikoa izan. Orrek izangoittu onezkero berrogetamar urte. Ori beroi be ezta atzo goizekua.
au. (a). izenordaina. Hau.   Este. au be badogu!. (c). esapidea. Atsekabea adierazten duen expresioa. Oiñ au be badogu? Besteik etxakun falta! au da au!. (c). esapidea. AUXE DOK OIXE!. Expresíones que denotan enfado o malestar. Auxe dok auxe! Txorixak arto guztiak jan.
au-au. (haur hizkera.) Txakurra, haur hizkeran. Guazen amendik, au-au dator eta. (AAG Eibes)
auji. onomatopeia. (Eibar) EUJI. "Grito de alegría típico de fiestas, romerías y celebraciones". Sin. lékaixo, irrintzi.
aukéra. 1. aukera, aukería. (a). izena. Ocasión, oportunidad. Katalanez ikasteko aukeria izan neban gaztetan. aukerán. (b). adberbioa. Egoki. Afari pasaria eitteko aukeran zatoz ba./ Etxetik aukeran dauka eskolia. 2. aukera, aukería. (a). izena. Oportunidad de elección. Corte Inglesian izan giñan, eta Jesus! an dago aukeria. Sin. eléjixa, eskójixa. aukerán. 1. aukerán. (c). esapidea. Nire gustuz. Para mi gusto, puesto a elegir. Kotxe au aukeran txikitxua da gure familixiandako./ Aukeran, zarata geixegi etaratzen dabe EGANak. 2. aukerán. (b). adberbioa. Aukeratzeko moduan. Postrerako sagarra ero tartia zeuan aukeran.
aukeráko, aukerakúa. (b). izenlaguna. Egokia, aproposa.   Idóneo, ideal. Oixe dok aukerako neskia iretako./ Zuek bixok aukerakuak zate baztarretan saltsia jartzeko. Sin. aprópos, egoki. Ik. autúko.
aukerátu. (a). du aditza. Hautatu.   Elegir, escoger. Enekixen zein praka aukeratu. Hona hemen antzinako aukeraketa erretolika batzuk: 1. Don don Beledon, Beledongo elizan, zazpi gizon dantzan, zu mozkorra, ni mozkorra, nai duanak, nai duanak, kan-po-ra. Klem. 2. Zein da gauzarik onena, artaburua loratzen, aitatxo, amatxo, urra urra Pepetxo, ala kinkiñera, ala samurrera, Ramona Etxeberriko (edo beste edozein izen) jira bestaldera. Klem. Ipurdiaz beera ere esaten omen zen amaieran, eta akorduan ez duen beste zati bat ere ba omen zuen. 3. ... kroketa mas que kroketa, kroketa kabillón, niños de la playa, porronponpon, niño vete, a Portugalete, allí comerás fran-francés, italiano inglés.» (Ubera). Sin. elejídu, eskojídu.
ául, áula. (c). adjektiboa. Makala.   Fofo, débil, de poca fuerza, consistencia o voluntad. Gero ta aulago nago aspaldian./ Sagar onek aul xamarrak die (mamin harrokoak). Ik. aról, débill, mákal.
© Jaione Isazelaia
áulamu, -o, áulamua. (b). izena. . ABÚLAMU, AGÚLAMU. Chenopodium album. Vulvaria. Soro eta baratzetan oso ugaria den belar txarra. Laga ezkero metro bete inguru has daiteke. Hazia ugari eta erraz botatzen du eta horregatik jalgi baino lehenago atera behar dira.
auldade, auldadia. (c). izena. Ahultasuna.   Debilidad. Goiz osua baraurik, auldadiak jota neuan.
áuldu. (c). da-du aditza. Makaldu, debildu.   Debilitar(se), perder consistencia. Joan dan egunetan ziero aulduta nabill./ Etxe orren abiak aulduta dare.
áulki, aulkíxa. (b). izena. ALKI. Banketa hankamotza, bizkarleku gabea.   Taburete bajo, sin respaldo. Txalak ostikaria bota zeban da esne-baldia, aulkixa ta danak aidian. Behiak jaisteko-eta erabili ohi da.