Hiztegia
ateérdi, ateerdíxa. (d). izena. Atea goi eta behe, bi zatitan partitua dagoenean, goiko partea. Hoja superior de la puerta. Atia, ta goikuai ateerdíxa. Don.
Behekoa ate, soilik. Sin. atesaiétera.
ategórri, ategorríxa. (d). izena. Uberan hala esaten zaio hilerriaren kontra dagoen bataiatu gabekoen edo "gorrien" kanposantu txikiari. Ez ei dago inor lurperatuta. Kanposantu gorrixa ere esaten zaio.
atekriskéta, atekrisketía. (c). izena. ATEKISKETA. Picaporte. Atekisketa gaiñeko danak dorauak./ Konde gaztia, gizon alako... gure klasekuakin-dda berbaik eitten etzebana, ta atekrixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki eztaixen-da, olako merenge bat zuan. Don. (AA BergEus)
Ik. kriskéta.
atémarko, atémarkua. (b). izena. Marco de puerta. Antxitxiketan nendorrela atemarkua jo eta kriston gaztaikua artu najuan.
Ik. bentána-márko.
atenzíño, atenziñúa. (a). izena. Atención.
atenziñúa emun. (c). Llamar la atención.
Zelako jardiña dauken... atenziñua emutekua./ Da ola atenziñua emun kuartelian, sarjento zaztarren batek entzuten baldin bazoskun. Don.