Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ásta
astégoen
ásta, astía. (c). izena. Kirtena.   Asa, mango. Ontziena, batik bat. Astia apurtu jako kafeteriai. Sin. eldúleku, kerten. pitxárra astátik euki. (c). esapidea. Tener la sartén por el mango. Presidentiak nai dabena eitten dau, berak dauka astatik pitxarra ta.
astakeríxa, astakerixía. (b). izena. ASTOKERIXA. Insensatez, disparate, burrada. Astakerixa mortalak esan jittuan.
astákerten, astárkertena. (c). adjektiboa. Kirtena.   Majadero, -a. Zuek zate astakertenak, zuek. Ik. astákillo, astapíku.
astákillo, astákillua. (c). adjektiboa. ASTOKILLO. Majadero, -a, bruto, -a. Ik. astákerten.
astakiñerra, astakiñerrie. izena. (Aramaio) Brezo alto. Baiñe astakiñerrak dittuk emen romeruen antzea, gora io ta altuek dienak. (Orm Aram).
© Jaione Isazelaia
astakúma, astakumía. (b). izena. ASTAKÚME. Astoaren umea.   Pollino.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
astalarrósa, astalarrosía. (c). izena. . ASTOLARRÓSA. Rosa canina. Rosal silvestre, tapaculos. Bide bazterretan, sasi artean, etab., berez hazten den basoko larrosa. Zurixkak edo arrosak izan ohi dira gehienak. Bere fruitu gorria sikatzeko erabili izan da, eta hortik erdal izena. Zizare nagusia (solitaria) botatzeko ere balio duela uste da.
ástama, ástamia. (d). izena. ASTAIÑ (EIB.). Burra. Ástamian esniagaz osatu nintzan euki neban gaitz batetik. (Etxba Eib)
astánaparri, astánaparrixa. (c). izena. Viruela loca, varicela. Gure umiak astanaparrixa dauka.
astapékotz, astapekótza. (c). izena. ASTOPEKOTZ. Asto kaka.   Excremento de burro. Beiñ Erregenetan, astapekotzak papelian kurioso-kurioso batu ta zapatan ipiñi josten. Ik. astapiku.
astapíku, astapikúa. ASTOPIKU. 1. astapiku, astapikúa. (c). izena. Astoaren korotza, bekorotza (umorezkoa).   Excremento de burro. Ik. astapékotz. 2. astápiku, astápikua. (c). adjektiboa. Majadero. Ik. astákerten. 3. astapiku, astapikúa. (d). izena. Basapikua.
astápistola, astápistolia. (c). izena. ASTOPISTOLA. Astapotroa. Anaia be astapistola majua dok. Sin. astápistola.
astápotro, astápotrua. (c). adjektiboa. ASTOPOTRO. Ausarta, kirtena.   Bragado, aguerrido, gamberro. Astapotro bat zuan bizikletan./ Kuadrilla orretakuak astapotro batzuk dittuk. Segun eta nola esaten den, izan daiteke edo ausarta edo kaskajoa. Ik. astákerten.
© Jaione Isazelaia
astáputz, astapútza. (b). izena. . ASTOPUTZ. Lycoperdon sp.. Cuesco de lobo. Zelaietan hazten den perretxiko borobila. Zahartzen denean hauts beltzez betetzen zaio barrua. Sin. putzustel. (Lar Antz). astoputz aundi. izena. (Eibar) Langermania gigantea. Bejin gigante. (SB Eibetno).
ástar, ástarra. (b). izena. Burro macho. Zuen umiak astarra baiño arrantza aundixauak eittu. Ant. astoéme. astarraldixa euki. esapidea. (lagunartekoa.) TSE B. (argot). Gizonezkoa sexu gogoz, "altan", egon.  Estar cachondo; caliente. Zer astarraldixa, ala? Torero tipua hartzen dok-eta. (TSE Berb)
áste, astía. (a). izena. Semana. astero. (a). adberbioa. Aste guztietan. astían-astían. (c). adberbioa. Astero. Arek sidolakin danak astian-astian. Aniz. Ik. zortzíxan-zortzíxan.
astebéte. (a). izena. Espacio de una semana. Oinddio astebete bia dabe etxia akabatzeko. Artikulurik gabe.
asteburu, asteburua. izena. Aste bukaera. Hitz sartu berri samarra dirudi. Ia datorren asteburuan atemarkua aldatzen doun. Sin. astégoen.