Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
artanpero
artétsu
artétsu, artetsúa. (b). adjektiboa. Trebea, abila.   Hábil, mañoso, -a. Tomas artetsua da sega-pikatzen. Esku-lanetan, bereziki. Sin. eskutsu, artista.
arte-txára, arte-txaría. (c). izena. ARTA-TXARA. Jaral de encinas, carrascal. Ik. txára.
artez-artez. adberbioa. (Eibar) Lau-lau. Beizuko Zabaletik aurrera, artez-artez, edo lau-lau Elgetara. (AAG Eibes).
ártian. 1. ártian. (a). posposizioa. Artean.   Entre. Bixon artian jangou./ Kotxe artian ibilli biar izaten die karreristak. Arteko, artetik, artera, arteraiño, etab. 2. ártian. (a). juntagailua. Artean, hala ere.   Todavía, aun así. Amabost eguneko jaixak dauzka ta artian be kejau eitten da. Artian edo artian be.
artíkulu fedézko, artíkulu fedezkúa. (d). izena. Artículo de fe.
© Jaione Isazelaia
artílle, artillía. (b). izena. ARDIILLE. Ardiaren ilea.   Lana. artillezko, artilezkua. (b). izenlaguna. Ardi ilez eginikoa. Nun ikusi neban nik aura? Zerien, Elgetako perixan, da artillezko elastiko zurixakin aura, amak ei utsala-ta. Len Elusun etxe danetan, danien e, danak ori e, jertse ori. Felipe. Artillezko galtzak esaten da, baldin eta artile gutxi findutakoz eginak badira. Ostera, lanazko jertsia gehiago artillezko baino, dendan erositakoa denean. Ik. lána.
artíol, artíola. (d). izena. Ardiak jeizterakoan geldi egon zitezen erabiltzen zen tresna. Artiola ardi jaistekuai; artiola izena. Ardi-jaixtekua, oiñ ezta egongo. Hil.
© Jaione Isazelaia
artírin, artiríña. (c). izena. Harina de maíz. Emoixezu oilluei artirin puxkat. Ik. artábirrin, ogiíriñ.
artísta. 1. artista, artistía. (b). izena. (adierazkorra.) Zelebrea, bitxoa, arraina.   Pájaro, bicho. Aspaldixan artista ederra eindda ago i. 2. artista, artistía. (b). adjektiboa. Trebea. Sin. artétsu.