Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
Arámaixo. (a). toponimoa. Aramaio. Arabako herria. Ez zaittez juan ez Aramaixora andratan, ezta Gatzaara beitten. esaera. (Aran Gatz). Aramaioko andreek eta Gatzagako behiek ez zuten, nonbait, fama onik inguruan.
áran, arána. (d). izena. . Endrina. Ik. elórrarantza beltz, okán txímillo.
arane, aranía. izena. "Planta parecida al maíz y que crece entre maíz; tiene semillas pequeñas y repartidas en distintos lugares." (Izag Antz).
arántza. 1. arantza, arantzía. (a). izena. . Rubus sp. Zarza, zarzamora. Masustak ematen dituen lahar eztakadun ezagun eta ugaria. Gure sasietako erregea. Zenbaitek arantzari sasi deitzen badio ere, Bergaran sasiren esanahia zabalagoa da, "maleza", "zarzal", orokorki izendatzeko erabiltzen baita. Rubus sp. Sin. lar. 2. arantza, arantzía. (c). izena. . Crataegus monogyna. Ik. elórrarantza zuri. 3. arantza, arantzía. (a). izena. Espina, púa. Arantzia sartu jata ankazpixan da ezin ddot etara. Adinekoek nekez darabilte zentzu honetan, eztaka esaten baitute. Nik e, sarrittan e, igual etxian da, gurian e, gaztiak «arantzia daukat amentxe» ta; «arantzia, nik e, landara danai esate otxat. Ori eztakia dok, eztakia». Don. Ik. larrósa.