Hiztegia
ápio bédar, ápio bedárra. (d). izena. . APIXO. Apium graveolens. Apio acuático. Bi urte behar ditu hazten eta hiru lau arrabete hartzen ditu. Kirtena adartsua eta barrutik hutsa da. Berde distiratsua, perrexil usain oso gogorra du. Lur hezetan hazten da. Puxika, giltzurrun, gibel, erreuma eta abarrendako ona omen da. Mota bera, baina ortuan hazia, handia, azoketan saltzen da, kanpotik ekarrita, batik bat.
Ik. errúda.
apionian ill. (Eibar) APIONAU. Ehiztari giroko esaldia. Lurrean geldirik edo oinez, hegan hasi baino lehen, doan hegaztia hiltzeari esaten zaio. Ehiztariek ehiza mota hau ez dute aintzakotzat hartzen. Jarritasek zazpi eper bota jittuk, baiña sei apionian. APIONAU, APIONIAN IBILLI: oinez ibili. (AAG Eibes).
ápixa, ápixia. (a). izena. (Bergarako kalea) ÁFIXA (OÑ., LEIN.), ABIXA (EIB.). Habia. Nido. Zozuak asitta dare apixagiñan. aápixa dio Donatok. Sin. kaixola (Lein.). Sin. káixola. abixondoko arrautza. "Huevo de reclamo. Postizua arrautzia. Abixara jun deittian arrautzia eitteko! Bestela oillo batzuk manixia hartzen juek eta beste leku batera juten dittuk abixan ein barik" (Eibetno). Sin. ondoko. apixia ikasi. (d). aditza. Habia non dagoen deskubritu.
Ama, ama, oilluei afixia ikesi dutzau. (AA ArrasEus, 215. o.). / Goazen txori-apixak ikastera. Ik. ikasi.
ápixaldi, ápixaldixa. (c). izena. Habialdia. Hegaztiek ateratzen duten txitaldi bakoitza. Pollada. Oillolokiak etaratzen daben txitaldixa; apixaldi bat. Klem.
Ik. txitáldi.
ápo. 1. apo, apúa. (c). izena. Aketza. Txerri emeak estaltzen dituen txerri arra. Verraco.
Apua ezta gauza okelarako. Sin. apote. Sin. txarrápo. 2. apo, apúa. (c). izena. (adierazkorra.) Andrezalea, putazalea... Apo galanta izan dok bere denporan. Sin. apote. apótan eiñ. (d). esapidea. (Eibar) Putatara joan. Apotan izan da erbeste aldetik. (Etxba Eib).
apópillaje, apópillajia. (c). izena. Apopilo egoteagatik ordaintzen dena. Pupilaje, precio que se paga por estar hospedado en casa ajena. Apopillajia pagatzeko diruik ez eta etxetik bota juen./ Iru duro pagatzen najuan illeko apopillajia.
apópillo, apópillua. (c). izena. Huésped. Gasparrenian dago abade ori apopillo./ Zein izango lapurra, ta apopillua. APOPILLO EGON, APOPILLO ARTU eta abar. apopilluak ibilli. estepan. (c). esapidea. Etxean saguak ibili. Or etxian aspaldixan apopillo ugari dabik. (AAG Eibes).
apopilluak ibilli. estepan. (c). esapidea. Etxean saguak ibili. Or etxian aspaldixan apopillo ugari dabik. (AAG Eibes).
aposta, apostie. izena. (Leintz) APOSTU. Apuesta. Bolatokixetan apostak be izeten dittuk, bat ezetz, baten parra bi ezetz... Apostetan ezetza dok beti nausi. Sin. póstura.
apotxak eruan. (c). esapidea. (Oñati) APOTXEKIN FAN. Baten batek presaka eta arrapaladan alde edo ihes egin. Arek eruan txuan apotxak!/ A zelako apotxakin fan zan zuen mutikua!.
apreetero, apreeterua. (Antzuola) "Alpargata egilea. Erri guztietan eongo zien apreeteruak. Antzuelan e bazeuan. Kartero Felixek eitte zittuan.
aprezíau. 1. aprezíau. (b). du aditza. Apreciar. Gizonak ez zeben eitten orduan ezebe etxeko jiran, da gaiñera bestiak eitten dabena apreziau ez. Aura berez eitten zalakuen; Olaxe bizi izan zan jentia. Mertz.
2. aprezíau, apreziáua. (b). adjektiboa. Apreciado, -a, estimado, -a. Sasoi artan oso apreziaua zan oillaskua./ Ezta oso apreziaua errixan.
aprézio eiñ. (c). aditza. Hacer aprecio. Amarretakua eskeiñi zostan eta jan egin neban aprezio eittearren./ Eztotsa aprezio aundirik eitten bizikletiai.