Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
andérotza
anezka-etxe
anezka-etxe, anezka-etxia. (d). izena. Anezkari bere etengabeko joan-etorrian besoek emandako kolpeak hartzeko ehundegiak alde bietan dituen kajoi antzekoak.   Cajón. Emen pasatzen zan anezkia alde batetik bestera, ori da, anezka-zirixakin batetik bestera; ezkiña bakoitzian zeukan beretzako toki bat. —Kajoia? —Ori da anezka-etxia, ta beste aldian bestia. Josu.
ángailla. 1. ángailla, ángaillia. (d). izena. Garraiorako antzina erabiltzen zen kamilla.   Angarillas, parihuelas. Angailliak kamillia esan nai jok. Angaillia ganajatekotarako be erabiltze zuan alde bittatik elduta, erdixan bittartia zeukana, umedade aundixa zaonian da, bi lagunek artu alde banatatik eta... Idurixon akordatze nok. Klem. Ik. ánda. 2. ángailla, ángaillak. (d). izena. Asto-sillak, astoari, ganajatekotarako eta ezartzen zaion egurrezko tresna bitarteduna, bizkarrean alde banatara asentatzen dena.   Angarillas. Aparato de madera que se coloca a los asnos para el acarreo. Angaillak ganajatekuak ekartzeko eta izaten dittuk, asto-banastak berriz tratura joateko ta... Klem. Pluralean. Sin. astó-sílla, txálma. Ik. astó-bánasta.
© Jaione Isazelaia
Angiozar. (a). toponimoa. AINGÉRUZAR. Bergarako auzoa. AING Angiozar madril txiki; angiozartarrak madril txikixak. esaera. Ik. Ubera.