Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ame
amokó
ámelu, ámelua. (d). izena. Muiloa. Linu-hari klasea, kirrua baino bastoagoa.   Hilo gordo, basto, de lino. Bastua eitten zanian amelua. Don./ Lenao ameluzko alkondaria ta eitte ei zuan, onek esan dabena, bastuakin; da ola noizian beiñ garbittuta oetik jaikitzeruzkuan prakak pe aurrian zutik laga ta salto eindda sartzeko; gogorrak izaten i zittuztan. Alkondaria be goittik bera sartze i zuan da olaxe seguru. Otz eitten zebanian da, badakik, toldua. Don.
1. ámen. (a). Errezu amaiera. amen. Zu or eta ni emen.. (c). esaera. Eztabaida haserrekor bat amaitzeko formula. Bakoitza bere lekuan edo bere arrazoiaz gera dadila esanez bezala. ámen ámen eiñ. (c). esapidea. Baietz esan, arrazoia eman.   Dar incondicionalmente la razón. Ori oittuta dago, jente guztiak amen amen ein daixon./ Aintxinan, abadiak eta maistruak esaten zebana sagraua zuan. Amen amen eiñ da aurrera. amen-amen jendia. esapidea. (Eibar) BAI-BAI JENDIA. "Lausengutan dabilenari esaten zaio. Ez eban inguruan amen-amen jendia baiño.
2. amen. Ik. émen.
améraun.
© Jaione Isazelaia
1. améraun, amérauna. (a). izena. AMÉLAUN. Armiarma sarea.   Telaraña. Etxia ameraunez beteta daukau. Sin. masma-etxe (Eib.).  Sin. masma-etxe, miárma-ári. Ik. miárma.
2. ameraun, amerauna. . Clematis vitalba. Clemátide. (SB Eibetno).
amérika íntxaur, amérika íntxaurra. (d). izena. Materialetarako ona den intxaur mota. Ik. íntxaur.
amérikaitz, amérikaitza. (d). Quercus rubra. Roble americano. Sin. áitz amerikáno.
amérika kéixa, amérika keixía. (d). izena. Gerezi mota bat.
amerikáno, amerikanúa. (c). izena. Indianoa, Ameriketan denbora bat eman ondoren handik itzuli dena. Zaldumendiko amerikanua ei dao bakaziñotan. Sin. indiáno. Ik. áitz amerikáno.
Amériketa. (b). toponimoa. Las Américas o América. Ameriketan be txakurrak oiñutsik./ Ameriketara joan da.
ameséta, amesetía. (a). izena. Ametsa.   Sueño Egundoko ameseta luzia izan dot bart./ Etxuat lo ganorazkoik eiñ; amesetia ta puñetia. ameseta txarrak. (a). Amets gaiztoak.   Pesadillas. Ze ume, ameseta txarrak dauzkazu? . amesétan eiñ. (a). Amets egin.   Soñar. Gabero eitten dot amesetan./ Politikuak euskaldunduko diela pentsatzia, amesetan eittia da.
ámetz, amétza. (c). izena. . Quercus pyrenaica. Melojo, rebollo, carvallo negro. Haritz mota honi hostora begiratuta igartzen zaio, sartu-une oso handiak baititu. Haritz normala baino gutxiago hazten da eta egur bastoagoa du, baina hobeto aguantatzen ditu lur altu, pobre eta hotzak. Haritzaren ezkurrak aile luzea du, ametzarenak, aldiz, oso motza. Ametzaren azalpeko mintz gorria, egosita, ganaduak errepeetan izaten dituzten garitxoak sendatzeko erabiltzen da. Don.k dio ona dela burtardatzak, pikatxoi kirtenak eta horrelakoak egiteko. Ik. áitz.
amilddu. (d). aditza. (Oñati) Despeñarse. (Izag Oñ). amilka. . 1. amilka. "Dando tumbos." (Izag Oñ). 2. amilka. Saltoka. "Arrixak ekarri dittu amilkak!: qué saltos ha venido dando la piedra!" (Izag Oñ). Adberbio zein izen gisa.
amíll.
© Jaione Isazelaia
1. amill, amílla. (d). izena. (Eibar) Amildegia.   "Precipicio (culto en Eibar). Alde bixetara, izugarrizko amilla agertzen zan.
2. amill, amilla. (d). izena. (Oñati) Ur korronte indartsua. "Amill ori geratu daiñian: corriente impetuosa." (Izag Oñ). amillak eruan. (c). aditza. (Oñati) Uholdeak edo itsasoak eraman. Gure kotxian paraderua: amillak eruan eta kitto. Ik. arramill, edúrramill, lurrámill, uramill.
amillan, amillana. (Leintz) AMILLEN (EIB.). Haize klase hotza. "Fraka zarren billa" ibiltzen dala esan ohi da. Amillena, erropa zarren billa dabillena. esaera. (Eibar) (SB Eibetno).
amilotx, amilotxa. izena. Parus caeruleus. Herrerillo común, paro azul. (SM). Txori txikia.
amitídu. (b). aditza. AMETIDU, AMETIRU. Onartu.   Admitir Au ezin leike amitidu./ Nik eztakitt zela amititzen jatzun goizeko iruretan etortzia.
amo, amu, amúa. (d). izena. (Eibar) "Anzuelo. Amuakiñ eitten dau arraiñetan ibai ertzetik.