Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ámama
amazázpi
ámama. 1. ámama, ámama. (b). izena. Amandrea.   Abuela. Hitz hau, esanahi honetan, azken mende honetan sartua dela dirudi. Bertako hitz zaharra amandre da. Ik. aittájaun, ámandre, ámandria. 2. amama. (c). izena. Mauka, ondorengoaren gisako esapideetan.   Chollo Ikusi zenbat keixa, ta danak geuretako. Au dok amama au. Au dok amama! batik bat. 3. amama. (c). adberbioa. Eskura, erara, erraz.   A placer, "a huevo". Baloia amama etorri jakuan Satrustegiri, baiña sekulako kalia ein juan./ Amama najaukan makinan premixo aundixa, ta kakazarra. Amama etorri edo euki, batez ere.
ámandre, ámandria, ámandria. (a). izena. Abuela. Gure amandre Gantxeikua zan. Mugagabean amandre nahiz amandria. Azen.: amándria ere bai. Hil.k zera dio: Gure amandre Gantxeikua zan. Ik. aittájaun. amandriai sartu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Gezurra sartu, ziria sartu. Bueno i, ori amandriai sartuixok nai bok.
amándria-bisábuela. (d). izena. Bisabuela. Ik. bisábuelo, -a.
amántal, amantála. (a). izena. Delantal.
ama-órde, ama-ordía. (c). izena. AMÓRDE, AMA ORDEKO, AMA ORDEZKO, AMA ORDIAZKO. Madre adoptiva. Bere ama-ordiai asko nai zotsan. Sin. ugéz-áma.
ama puntáko, ama puntakúa. (b). izena. Madrina. Mugagabean, batik bat. Ik. aitta puntáko.
ámar. (a). zenbatzailea. Diez.
© Jaione Isazelaia
amar mandamentu lora, amar mandamentu loria. (c). . Passiflora caerulea. Pasionaria común. Landare igokaria, udan lore asko ematen duena.
ámar errialéko, amar errialekúa. (d). izena. Hamar erreal (2,50 pezeta) balio zuen txanpona. Ik. erríal.
© Jaione Isazelaia
amárratz, amárratza. (b). izena. (Angiozar, Oñati) Araña. Sin. miárma.
amarréko, amarrekúa. (b). izena. Mus karta-jokoan bost arrik hamarreko bat osatzen dute eta zortzi hamarrekok ustela. Jokoa hiru usteletara izaten da.   En el juego del mus, un tanto, que equivale a cinco unidades o "arras". Amarreko bat falta jaku jokua irabazteko.
amárrenak eta prímiziak. (d). izena. Elizari urtero entregatu behar izaten zitzaion jeneroa edo dirua, bildutakoaren hamarrena, jatorrian behintzat.   Amarrenak eta primiziak entregau biar izaten zittuan orduan. Espoloian bizi zan bat amarrenak pagatzen ezittualako etxuan ezkondu nai izan abadiak. Klem. Diezmos. Biak batera aitatu ohi dira normalean, eta, nik galdetutakoek behintzat, ez dakite bereizten amarrenak eta primiziak.
amárretako, amárretakua. (a). izena. Goizeko hamarrak aldera egiten den otordua.   Bocadillo o comida ligera que se hace hacia las diez de la mañana. amaiketako ere esaten da. Sinonimoak direla esan daiteke. Ik. amáiketako.
amásau. (c). du aditza. Amasar. Sin. kurtidu.
amásei. (a). zenbatzailea. Dieciséis.
amatau. (a). aditza. (Eibar) Itzali. Sin. eméndau.
amatzáko, amatzakúa. (d). izena. Ama ordea. Don.
amá-úme, amá-úmiak. (c). izena. Ama eta umea(k). Ardixa ta billotxa? Ama-umiak. Don. Animaliez zein pertsonez.