Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
álper. 1. alper, alperra. (b). adjektiboa. ÁRPEL. Nagia.   Vago, -a, perezoso, -a. Argixa da baiña alperra. Hitz honen deribatu guztiak ere arpelekin esaten ditu zenbaitek, batez ere Ubera-Elgeta aldean. Sin. nagi (erabiliagoa) Sin. nagi. Ik. zuri. Alperrantzat jana eta langilliantzat lana sekula eztia faltako. esaera. (Lar Antz). pentsatzeko baiño alperraua izan. esapidea. Oso alperra izan. Noiz izan aiz ba i argixa? Pentsatzeko baiño alperraua aiz ta. (SM Ezten). 2. alper, alperra. (d). izena. Errementaritzan, errematxeak egiteko ingudean ezartzen den burdinazko tutua. Alperra esate jakon, azpixan ipintze zana; aura geldik zeolako, ari alperra. Eus. 3. alper, alperra. (Eibar) "Artefacto de madera para taladrar y fresar, taladro de sobremesa." (SB Eibetno). 4. alper, alperra. (d). Piedra cilíndrica que se arrastra en los campos para pulverizar terrones. Sin. erpíllarri.
alpér-bíaje, alpér-bíajia. (c). izena. Ezertarako balio izan ez duen bidaia.   Viaje baldío. Notarixara joan naiz baiña itxitta zeuan. Alper-biajia ein ddot./ Telefonotik deittukotsuet baezpada be, alper-biajia eiñ eztaidan. Alper- aurre hitz gisa, eta zentzu berberaz, ondoren datozen beste hitzetan. Ik. alperréko.
alperkeríxa, alperkerixía. (a). izena. Nagikeria.   Holgazanería, ociosidad Benga, lanera ortik, beti alperkerixan egon barik. Sin. nagikeríxa.
alpérra izan. (b). da aditza. ALPÉRRIK IZAN. Ser en vano. Alperra da ari asarre eittia./ Oiñ akordau bia da. Gero alperrik da buruai azka eittia.
alperréko, alperrekúa. (b). izenlaguna. ALPERRÍKO. Alferrikakoa, ezertarako balio ez duena.   Inútil, baldío. Alperreko lana da erregatzia, total gabian eurixa eingo dau ta./ Alperrikua da orri goiz etortzeko esatia. Alperr Ik. alpér-bíaje.
alpérrik. (b). da adberbioa. ARPÉLIK. En balde, en vano. Ainbeste lan, da dana alperrik./ Bizikletia alperrik badaukazu, emoidazu. alpérra izan. (b). da aditza. ALPÉRRIK IZAN. Ser en vano. Alperra da ari asarre eittia./ Oiñ akordau bia da. Gero alperrik da buruai azka eittia. alperrik galdu. (a). da-du aditza. ARPELIK GALDU. Hondatu.   Estropearse, echarse a perder. Sikutiak leka guztiak alperrik galduittu. Sin. ondátu.
alpérrontzi, alpérrontzixa. (b). izena. (adierazkorra.) Cacho holgazán. Jaiki ari ortik alperrontzi ori. Konfiantza giroan, familia barruan, batik bat, erabiltzen da.