Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
alegere
alimau, alimo
al izan. (a). du aditza. Ahal izan.   Poder Al baldin bozu, goiz etorri zaitte./ Al zeban guztia ein zeban gixajuak, baiña alperrik. Jende gehienak, al a laburraz ahoskatzen du, baina a luzeaz edo aal ere entzun daiteke.
álkantzu, álkantzua. (c). izena. ÁLKANTZE. Lanerako gaitasuna eta indarra.   Capacidad y fuerza para el trabajo. Alkantzu ederreko iru mutil gazte badaukazu etxian beintzat eta etzare kejatzeko moduan./ Zuek daukazuen alkantzuakin, da ori baiño ganora geixao ez eukitzia tristia dok pa. Hilarik ÁLKANTZE darabil “influentzia”, “bitartekaritza” (?) zentzuan. Fueruak ekarteko biezala ba, ze esangotxut pa, oiñ milla bana duro ero biña eskatzia moruan, ei zan ba, orduan be dirua, zeoze alkantzen bat ero, gizonen batzuk ipintzeko ero, bueno, zeozetako.
álkar. (a). izenordaina. ARKAL. Elkar.   Pronombre de reciprocidad Aspaldixan eztou alkar ikusi./ Arkalekin egon giñuztan atzo afaltzen. Sin. batá(k) béstia. álkar ártu. (b). esapidea. Ados jarri zerbait egiteko.   Aliarse, confabularse Mutiko guztiak alkar artu zeben da andereñuai ezotsen arpegira begiratzen./ Euskaldunok alkar artzen bagenki ezkiñake modu onetan ibilliko. álkar gáldu. (c). esapidea. Batak bestea galdu.   Perjudicar el uno al otro. Asarre papeladak eitten badittue be eren artian eztabe alkar galduko./ Abogautan asi zien bixak, eta azkenian alkar galdu zeben. Abogauak dana jan zotsen bai batai tta bai bestiai. alkar ikusi eziñ. 1. alkar ikusi eziñ. (c). du aditza. Gorrotoa izan, ikusiezina izan. Guk gauza bat jaukau txarra: bista ona ta alkar ikusi eziñ. 2. alkar ikusi eziñ, alkar ikusi eziña. (c). izena. Elkarrenganako amorrua, inbidia edo gorrotoa.   Envidia, animadversión u odio recíproco. Auzotan alkar ikusi eziñak ugari izaten die. ALKAR ILL, ALKAR JO, etab.
alkartasun, alkartasuna. "Solidaridad, unión." (SB Eibetno).