Hiztegia
aketixen. (Leintz) AKITIXAN (OÑ.). Saltoka, ipursaltoka; zaldia, adibidez. Ik. ipúrsaltoka, zapósaltoka.
aketu, aketúa. (d). izena. (Eibar) Gizakotea. "Hombre de estatura más que regular. Arrate ballian baziran aketuak bildurra sartzeko bestekuak.
áko. (d). Harako, harako hura. Zera dio Hilarik ilddia zer den azaltzerakoan: Eta gero ari kontestaziñua... Gizakumia danian Ik. ilddía.
akólitto. 1. akólitto, akólittua. (d). izena. Monaguillo. Mutikotan akolitto ibillitakua naiz ni be. Sin. monágillo. 2. akólitto, akólittua. (c). izena. Jarratzailea; politikoa, batik bat. Secuaz. Ministrua etorri zuan inaguratzera, inguruan akolitto pilliakin.
akórdau. 1. akordau. (a). zaio aditza. Oroitu, gogoratu. Acordarse. Zure izena etxat akordatzen./ Akordau jatzu ogixa ekartzia? akordau eraiñ. (b). aditza. Oroitarazi. Akordau eraixozu biar dentistia daukala. akordauta be. (c). esapidea. Akordatzen naizen bakoitzean; hura zen hura. Guk pasau giñuzen gosiak. Akordauta be... 2. akordau. (c). da aditza. Konturatu, ohartu. Darse cuenta Oinddio akordau barik zare Beeko estaziñoko etxiak botaittuena?/ Gaur be andik pasau naiz baiña enaiz akordau.