Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aizkoletxe
akábera
akábera, akáberia. (a). izena. Bukaera, amaiera.   Fin. Akabera bareko lana da iztegi bat eittia./ Pelikulian akaberan txalo aundixak entzun zien.
akaberabako, akaberabakua. (Leintz) Demasa, handia. A kalamidadia don akaberabakua. Batez ere gaizki-esaka aritzerakoan. (Lein., gehienbat).
akábo. (c). interjekzioa. Ez duela erremediorik, ezin dela ezer egin.   Que no tiene remedio, acabóse. Andereñuak pe erderaz eitten badabe, akabo ba euskeria./ Baserriko mutillak mutilzar gelditzen badie, akabo baserrixa./ Txokolatia ekarri orduko jaten bozue, akabo ba.
akábu, akabúa. (c). izena. Fin, límite. Madrilgo rastruan izan nitzan. Madrilgo rastruan izan nitzan. Ango trastiak eta ango katxarruak eztauka akabuik./ Oiñ bizikletia bia dabela, gero patiñak, umien esijentziak eztauke akabuik.
ákaiña, ákaiñia. (d). izena. AKEN (EIB.). Kapar handia.   Cierta garrapata grande. Beste bat izeten da flako-flakua ta aundixaua, xapala, xapala; ia aura aragixan barrura sartzen dok. Ari ákaiñia. Akaiñia ezta potolotzen, beti flako eoten da, ta kaparriak janalan botia bezelaxe, atzenerako errebentatzeko moduan jartzen da. Don. komentario 1 Ik. kapárra.
ákaso. (a). adberbioa. Agian, beharbada.   Acaso. Nik eztakitt medikuan telefonua, baiña akaso nere anaiak jakingo dau. Sin. biarbada, igual, onenian Sin. biarbada, ónenian, igual.
akastu. (c). Erraminta baten ahoan akatsak edo koskak egin.   Mellar
© Jaione Isazelaia
ákats, akátsa. (c). izena. AKATX. Lekune leun edo zorrotz batek duen kaxka, mailatua. Batez ere aizkora, aitzur, aizto eta horrelakoak.   Muesca, mella en un cuerpo afilado o superficie lisa. Mutikuak aixkoria akatsez beteta laga zeban arrixan kontra./ Segia pikau biarrian naiz, alanbria jota akatsak ein notsan da. Gaztainei ere akatsa egin ohi zaie erre aurretik lehertu ez daitezen. Dendariek eta tabernariek egur batean akatsak eginez eramaten zituzten zordunen kontuak. Ardiei ere belarrien akatsa egiten zaie ezaugarri moduan. Ik. káska, mirúbuztan.
© Aitor Usobiaga
áker, akérra. (a). izena. Cabrón, macho cabrío. Ik. trákets. aker-usaiña izan. esapidea. (Eibar) Baserri giroko ohiturak (zentzu peioratiboan) laga ez dituenari esaten zaio. Aker-usaiña ez jako joan oindiokan (AAG Eibes).