Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aittazulo
aixén áundi
© Jaione Isazelaia
aixén áundi, aixén aundíxa. (d). izena. . Calystegia sepium. Corregüela mayor. Lore zuri kanpai itxurakoa du landare igokari honek.
© Jaione Isazelaia
aixén txíki, aixén txikíxa. (d). izena. . Convulvulus arvensis. Corregüela menor. Igokaria nahiz narraskaria da, eta oso kaltegarria soro eta ortuentzat. Kanpai formako lorea zuria edo horia izan ohi du.
aixkirátu. (b). da aditza. Adiskidetu. Bakeak egin, edo lagun egin berriro, haserrealdi baten ondoren.   Amigarse después de un enfado, reconciliarse. Itxuria Mikel da bere nobixia aixkiratu die, alkarrekin ikusittut beintzat eta./ Umiak, aserretu eta aixkiratu belaxe eitten die. Sin. lagundu. Ik. aixkíre. aixkiratuko da oilluak txixa eiñ orduko.. esapidea. (Lar Antz). Nahi eta nahiez adiskidetu beharko duela.
aixkíre. AIXKIDE. 1. aixkíre, aixkiría. (c). izena. AIXKIDE. Adiskidea, lagun kutuna.   Amigo/a íntimo/a. Bere aixkiria bisitatzera doia ta guapa jartzen dago./ Elorrixora jungo gaittun oiñ? I, igual eztittun jungo aixkiriak-ero zera-ta, guaztanan Bergaa. Ben. Nobioa edo amorantea izendatzeko ere erabiltzen da inoiz, eufemismo gisa. Gizonorrek itxuria ezkutuko aixkiren bat zeukan. Ik. aixkirátu, lágun. 2. aixkíre, aixkiría. (b). adberbioa. AIXKIDE. Adiskide, lagun.   Amigado, como amigo. Umiak ointxe alkarrekin asarre ta ointxe aixkire./ Onezkero gure ama ezton egongo aixkire./ Berrogeta amabost urtian alkarrekin bizi izen giñan, berrogeta amabost urte, batian aixkire ta bestian asarre, baiña i (hika hitz egin) sekula bez. Ben. Ant. asarre. aixkire ez ibilli. (c). esapidea. Haserre antzean ibili. Osintxukuak, ainbeste plaentxiar geixo ikustiaz ez ebizen aiskide. (SM Ezten).
aixkíre-áldi, aixkíre-aldíxa. (c). izena. Adiskide-aldia, norbaitekin adiskide deneko unea edo garaia. Joan zaittez ointxe aittaana pagia eskatzera. Aixkire-aldixa aprobetxaizu. Klem. Alkarrekin ikusi dittut; aixkire-aldixa dauke, itxuria.