Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ábar
abártsu
abártsu, abartsúa. (c). adjektiboa. Abar asko duen arbola edo sastraka. Adar lodiak baditu adartsua izango da, eta meheak eta ugari baditu abartsua. Dena dela, abar eta abartsu hitzak gehiago erabiltzen dira gaur egun botatako arbolei buruz zutik daudenez baino.   Se dice del árbol o matorral frondoso. Buelo aundixa zeuken piñuak, baiña material gutxi, oso abartsuak zien da./ Ur-arbola aundixa ezta, baiña abartsua. Ik. ábar.
abauts, abautsa. izena. (Eibar) Butrino de madera para pescar.
© Jaione Isazelaia
ábe, abía. (b). izena. Habea.   Viga en general, travesaño horizontal, no vertical. Urrupain baserrixak, ogei metro luze ta iru metro sendoko abiak dauzka./ Abiak usteldu, ta beia jo zeban etxiak. Zutikoei, ZUTIKO edo POSTE. Etxetako kontuak abiak daki (arek baleki berba itten). (a). esaera. Habea etxe guztietan dagoenez, etxeko berri guztiak dakizki. (Lar Antz). "Sin. etxetako berri izaten dabe gelatzak eta okasiñuak." (Lar Antz).
abélarte, abélartia. (d). izena. Postetik postera dagoen tartea.   Tramo, luz. Sin. posté-bíttarte, trámo.
abelétxe, abelétxia. (d). izena. (Eibar) "Majada. Iragorriko abeletxian izan giñan egun artan.
abémaria. 1. abemaria. (b). izen propioa. Ave Maria. Oración. Iru Abemaria errezau ta obera joan zaittez. Ik. aremaittáko. 2. abe maría!. (d). interjekzioa. Etxe barrukoei atetik eupada egiteko emakumeek erabiltzen duten interjekzioa. Gizonezkoek, ostera, eup!   ¡Ah de la casa! Usado exclusivamente por las mujeres. Doinu kantariz esan ohi da. Ik. eup!.
abendu. 1. abendu, abendua. (d). izena. Diciembre. Oso adinekoek bakarrik; dizíenbre, bestelakoek. Abenduko eguna, illundu orduko eguna. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Ik. Santa Lutzia. 2. abéndu, abéndua. (d). izena. (Eibar) (Milvus sp.) Milano. Abenduak eruan deskuz txitxarik geixenak. Sin. miru, txittalapur.” (Etxba Eib). “Buteo buteo. Ratonero. Sin. txitxalapur.” (SB Eibetno). Ik. míru, txitxalapur.
abéntau. 1. abentau. (b). da aditza. (Elosu, Osintxu) Abiatu, martxan jarri.   Ponerse en marcha. Onezkero etxe alderutz abentatzeko ordua izango da. Sin. abixau. 2. abentau. (b). du aditza. (Elosu, Osintxu) Euria, elurra, etab. hasi.   Empezar a llover, nevar, etc. Atzo amabixak aldera edurra abentatzen zeban. Sin. abixau.
abér. (a). juntagailua. Ea.   A ver. Ni kalera noia eta aber ondo portatzen zaten./ Preguntau dost aber nun laga ziñuan bere guardasola./ Aber noiz etortzen zaten gurera, aspalditxuan etzate agertu ta. Zehar galderetan. Azent.: áber ere bai. Sin. ia. aber ba. 1. aber ba. (b). interjekzioa. A ver pues. Maria! aber ba ! Bazkaltzeko ordua izango da oiñezkero. Presa eman nahi denean eta horrelakoetan erabiltzen da. Sin. ia ba!. 2. aber ba. (b). juntagailua. Ea egia den.   A ver si. Aber ba bakaziño on batzuk pasatzen dittuzuen./ Kaguen zotz, ixilik egon! aber ba gero eh Sin. ia ba!. aber gero. (b). juntagailua. Ea zera (gertatzen den).   A ver si. Aber gero belarrondoko bat emoten dotsuten./ Aber gero zeu lan barik gelditze zan Azentua goikoan bezala. Sin. ia gero.