Sailkapena: Osintxu

Aldabeak

KoordenatuakX548474 Y4777024 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Etimologia

OEH: aldabe. "(V-m), lugar resguardado, abrigadero" A Apend. "Campo cercado junto a una casa" A Aezk 288. Frecuente en top.: Aldauea

Hizkuntza erabilera

Xabier Arregik jaso zuenez, "Hitza pluralean erabili ohi du Felix Zenitagoiak: “Aldabiak”.

Bestelako jakingarriak

Xabier Arregiren oharra: "Eguraldi aldaketaren adierazgarri izaten den inguruari deiten diote."

Oharrak

KATASTROKOA: Partzela ugari agertzen dira ALDABIA izenarekin, guztietan singularrean. "...paraje Aldabia...", "...monte conocido con el nombre de Aldabia...", "...terreno argomal, llamado Aldabia...". Katastroko ahozko lekukotasunak ere mugagabe edo singularrekoak dira: Aldabe, Aldabia

Aldabide

KoordenatuakX549104 Y4777661 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Ikus lekukotasunak dioena:
    "- Errekiaz alde baterako mendixai ta bestalderako mendixai bixei esaten dotse itxuria Aldabide."
    Katastroan Aldabide izeneko partzelak tartean Iturralde (ahoz Lugarri zarra) izeneko 3 hektareako partzela bat dutela agertzen dira. Hori dela eta, bi Aldabide daude jasota.
 

Aldabide

KoordenatuakX548956 Y4777465 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Ikus lekukotasunak dioena:
    "- Errekiaz alde baterako mendixai ta bestalderako mendixai bixei esaten dotse itxuria Aldabide."
    Katastroan Aldabide izeneko partzelak tartean Iturralde (ahoz Lugarri zarra) izeneko 3 hektareako partzela bat dutela agertzen dira. Hori dela eta, bi Aldabide daude jasota.

Aranbeltza

KoordenatuakX549349 Y4778047 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaAran + beltza
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Aranbeltza, Aranbeltzak, Aranbeltzari, Aranbeltzean, Aranbeltzeko, Aranbeltzetik, Aranbeltzera

Oharrak

Datu-basean ez dago antzeko beste lekukotasun idatzirik, ezta oharretan ere.  ////KATASTROKOAN 7 partzelatako lekukotasunak daude: ARANBELTZ, ARANBALTZ (IDATZIZ) eta baita ARANBELTZA (ahoz) ere. Beltz/batz banaketa: katastroan idatziz 5 baltz/2 beltz; ahoz, denak beltz.

Ikusibeltz (berba).

Arando

KoordenatuakX549495 Y4778254 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

Xabier Arregik jasotakoaren arabera, inguruko baserriek ez diote Arando deitzen eta “errekaldea” edo “errekatxoa” erabiltzen dute.

Eta zuk, zer diozu?

Errekatxo hau izendatzeko erabiltzen da berbaz Arando?

Erantzun hemen

Arando

KoordenatuakX549487 Y4778325 Mapan ikusi [D_49983]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaAran+ ondo

Irudiak


Ariztia

KoordenatuakX548865 Y4777682 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Katastroan ez dago honen erreferentzia garbirik, behintzat. Ez du ematen sail handia izango denik.

Arotzaenea

KoordenatuakX548327 Y4778569 Mapan ikusi [D_49928]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaETXEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Arotzanekoan bizi naiz, Arotzaneko lagunak ditut, Gure ama Arotzanekoa da, Arotzanekotik etorri naiz, Arotzanekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Arotzanekoako lagunak ditut, Gure aita *Arotzanekokua da, *Arotzanekoatik etorri naiz, *Arotzanekoara noa

Oharrak

Eskrituretan zela duten jakin.

Ikusi-(E)NEKOA etxe izenetan (book page).

Arribiribilleta

KoordenatuakX551283 Y4780831 Mapan ikusi [GK_GARK279]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakArautzearen aldetik arazo berezirik gabea. Gipuzkoako Karta Arkeologikoan ere izen horrexekin dator.
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTRIKUHARRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arribiribilleta, Arribiribilletak, Arribiribilletari, Arribiribilletan, Arribiribilletako, Arribiribilletatik, Arribiribilletara

Oharrak

Mugarrien lanetik hartua.

Kanpoko loturak· luberri.net, megalitoak

Irudiak

Artegietako zabala

KoordenatuakX547149 Y4779447 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakArtaita dokumentatzen da baina Artegietarik ez. Izan liteke hori jatorria? Nahiko hedatuta dagoen toponimoa da eta Eibarren bertan bada baserri bat izen horrekin. Ahoz Artaittako zabala/Arteittako zelaixa jaso da. Katastroan inguruan Arteta (ahoz, zein idatziz) izeneko partzelak ere ageri dira. Artedieta/Artadieta ere izan liteke.
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Artaita dokumentatzen da baina Artegietarik ez. Izan liteke? Nahiko hedatuta dagoen toponimoa da eta Eibarren bertan bada baserri bat izen horrekin. Ahoz Artaittako zabala/Arteittako zelaixa jaso da. Katastroan inguruan Arteta (ahoz, zein idatziz) izeneko partzelak ere ageri dira. Artedieta/Artadieta ez da izango, ala??

XABIER ARREGI: "Kurutzekogaina, Arteta, eta Arteittako zelaixa(ae)-Untzueta Azpikoan jasoa, ingurutsuan daude. Kurutzekogaina Untzueta Gainekoaren gaikaldean dago. Bertako jabe Gregoriok kontatua da badela euren etxeaurreko sorobarrenean harrizko gurutze bat (horrelaxe dago ikusgai); gurutze hori, antza denez, eta bere aitonak kontatua da, bertan, ibarraren beste aldeko menditik botatako bala batek jota hil zen gizasemearen oroimenean jarria dela. Gregorio, Untzueta Gainekoak, gurutze horrek parean duen tontorrak, Kurutzekogaina izena tontor horren egian den gurutze horri zor diola uste du. Arteta izeneko lur sailak, berriz, Kurutzekogainaren iparraldera azaldu zaizkigu, Lezarri Aurtengoaren sailetan; eta Gregorio beraren lur sailetan ere Arteitaco Zabala (ie) izendapenarekin. Arteita eta Arteittako zabala edo Arteittako zelaixa inguru berdinean daude; eta kokagune Kurutzekogainaren iparraladera-iparmendebaldera izango litzateke;. Arteittako zelaixa (Untzueta Azpikoan jasoa) berriz aurreko Arteta dagoen toki berean ageri zaigu. Idatzizko erreferentziak lortu ditugu, ez horrela ahozko grabazioak."