TONTORRA, GAINA (cima)

Petrikurutzea

KoordenatuakX544677 Y4777904 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Etimologia

Petri + kurutzea. Petri, lehenengo aita santuaren euskal izena. Euskaltzaindiaren izendegian ere hala jaso da. Latinezko Petrusetik dator.

Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Petrikurutzea, Petrikurutzeak, Petrikurutzeari, Petrikurutzean, Petrikurutzeko, Petrikurutzetik, Petrikurutzera

Oharrak

Aukera hauek daude: Kurutzegaña, Kurutzea, Petrikurutz(ea???), Kurutzeta? (Inguruko bi partzelak hartzen dute izen hori).

Katastroko datu-basean Petrikurutz jaso da: 04-266 partzela. Ez dago partzela horren idatzizko lekukotasunik. Bestalde, inguruko beste partzela batzuek Petrikurutzeondo dute izena. Hori dela eta Petrikurutzea hartu dugu.

IkusiPetrikurutzeko harria (toponimo).
Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu izen hau? Gaur egun badago gurutzerik inguru horretan? Zer dala eta jarritakoa dan? Petri izen hori nondik datorren badakizu?

Erantzun hemen

Mandaeralekua

KoordenatuakX546750 Y4778566 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Etimologia

Mando eran leku???

Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Mandaeralekua, Mandaeralekuak, Mandaeralekuari, Mandaeralekuan, Mandaeralekuko, Mandaeralekutik, Mandaeralekura
Oharrak

-gaña ezabatu? Mandaeralekua? Mandoeralekua?

MTNEn, bi dira: Mandolekua eta Elorrixo Gaina.

Katastrokoan 2/64 partzelan izen hauek agertzen dira: Mando-iraleku "...en el monte Galarraga y paraje llamado Mando-Iralecu...mide tres mil novecientos ochenta y cuatro metros cuadrados" eta Iruleku (ahoz, Gillermo Urzelai Kortabarria). Bestalde, 2/124 (Belastegietxeberri) partzelarekin lotuta, idatziz edo agertzen omen da mendebaldeko muga egiten duela "Mandulecua" errekastoak. 

Oiangurengaña

KoordenatuakX547284.7 Y4777884 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
EtimologiaOihan + guren + gaña. Guren: "Límite, linde. Se usa mucho como terminación en nombres toponímicos, Aranguren". Mitxelena, Apellidos Vascos.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Oiangurengaña, Oiangurengañak, Oiangurengañari, Oiangurengañean, Oiangurengañeko, Oiangurengañetik, Oiangurengañera
OharrakBaserria Oianguren arautu zen eta tontor hau baserriaren ondoan dago.

Elosumendi

KoordenatuakX551787 Y4778817 Mapan ikusi [G_22186]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

88-04-B,075 erreferentzian beste ELOSUMENDI bat dago mendia.

100 mendien katalogoan hau dator: "Elosumendi / Kerexeta Goiegia. Ordena aldatzen zaio proposamenari, Elosumendi izena askoz ere ugariagoa baita dokumentazioan eta beroni lehentasuna eman nahi baitzaio." Lehen alderantzizko ordenan zetorren.

GFAn Elosumendi mendia eta tontorra datoz. MTNEn Elosumendi dator. Mendikat webgunean gailur honi Kerexeta-goiegia ere deitzen zaio. Ez dut inon dokumentatuta aurkitu.

Mendikat-en sinonimotzat jotzen ditu Kerexeta-goiegia, Keixeta eta Elosumendi. Honako hau dio Kerexeta-goiegia sarreran: "Cumbre del macizo de Irukurutzeta entre las cuencas de los ríos Deba y Urola. También se conoce con el nombre de Keixeta, Elosumendi, por dominar la población de Elosua, o de Pol-pol, onomatopéyico topónimo debido a que en la proximidad de la cima existe un manantial con esa denominación." Ez ote da Kerexetako hegia-ren desitxuratzea?

Bergarako Mugarriak lana (Pol-pol mendi elkarteko talde bat, argitaratzeko prestaketan): "Haitzak duen gaintxo batean buzoia dago, Pol-Polak jarritako buzoia, bere ikurrarekin, Elosu mendi buzoia, 836 m, baina nagusiek diote Keixeta izan dela beti paraje hori."

Maparako aztertu egin beharko dugu Elosumendi, Kerexeta eta abarren artean.

KOKAPENA. Mapa eta gidetan Sorusaitzetik iparraldera hurrengo dagoen gainari deitzen zaio Elosumendi baina katastroko informaziotik ezin da hori ondorioztatu eta informanteen lekukotasunetan ere ez da garbi geratzen. 

Katastroa. Idatziz ez da inoiz Elosumendi dokumentatzen. Hala ere, 9 partzelari lotuta agertzen dira oharretan "terreno en el monte Elosua" bezalakoak eta horietatik 7 Benta baserritik Iturriberriko zelaira bitartean (lehengo kantina ingurura) daude. Beste bi partzelak bat Altsasu elkartetik gertu eta bestea Kortabarriazpikoa baino beherago daude sakabanatuta. Ahoz hiru partzelari lotuta eta hiru informanteren ahotik jaso da katastroan:

Kanteraburuan. Bi partzela elkarren ondoan:15/194 partzela, Elosumendi, Narbaizagañeko Patxi Larrañagaren ahotik eta 15/186 partzela, Elosuko mendixa, Agirreko Balentin Gabilondoren ahotik.

Sorusaitzean17/443 partzela, Elosumendi, Ugasarriko Mikel Balentziagaren ahotik, idatziz Marzelegi eta Franzes-sastarra.

Gantxo

KoordenatuakX551971 Y4779483 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn ere Gantxo dator. Katastroan ez dator.

Kokapena aztertu behar, Pol-poleko mugarrien lanean esaten baitu Gatxo (sic) izeneko mugarria Elosumendiko buzoitik 20 metrora dagoela.

Maurketa

KoordenatuakX551985 Y4779388 Mapan ikusi [G_22334]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Maurketa, Maurketak, Maurketari, Maurketan, Maurketako, Maurketatik, Maurketara

Oharrak

Idatzizko erreferentziarik ez dugu baina mapetan hala agertzen da. Nondik ote dator??? MTNEn Maurketako tumulua dator baina ez tontorrik. GFAn ere Parajetzat dakar, tumuluaz gain.

Kanterako punta

KoordenatuakX545351 Y4779885 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Nondik ote dator??? Berez, markatutako tokian ez dago tontorrik. Ondoan, Mendilaua inguruan, dagoena izango da? Generikotzat Punta erabiltzea onargarri? punta ala puntea?

Iroitagaña

KoordenatuakX549567 Y4777257 Mapan ikusi [G_22179]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Iroitagaña, Iroitagañak, Iroitagañari, Iroitagañean, Iroitagañeko, Iroitagañetik, Iroitagañera
Oharrak

Zalantza: Mapan Iroita eta Iroitagaña jarri ala Iroita eta Kurutzekogaña?

Hemen lotuta dagoen GFAko Kurutzekogaina oker lotuta dago. Bi Kurutzekogaña dira eta hemen lotuta dagoen GFAkoa Buruñaokoa da.  /////XABIER ARREGI: "Gurutzeko gaina eta Iroitagaina balikoideak dira jaso diren lekukotasun guztien arabera. Iroitagaina, toponimia jasota dagoen mapetan dagoen muinoari deitzen zaio. Gurutzeko gaina eta Goiko gaina ere deitua(Laudatzeko Joxe Larrañaga eta bere emaztearen lekukotasunaren arabera)."

Topinburu

KoordenatuakX544743 Y4779979 Mapan ikusi [G_21593]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

MTNEn Topinburu dator. Topin berba ez dator BAHn. Galarragako etxe ondoan, Basalgo eta Osintxuren arteko mugan baina Osintxu partean, Topinzulo ere badago.

Txabolako tontorra

KoordenatuakX550281 Y4779315 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Aztertzekoa: Azalpen gehiago lortu. Zertatik ote dator izena??? MTNEn Intxosta-txabola izeneko tontor bat ageri da. Bera ote da?

Katastroan ez dator halako izenik eta inguru horretan beste sail pisudun batzuk daude.